C. Biologia zelularra

Description

6. Zelula eta zelula-bilkina 7. Organuluak (I) 8. Organuluak (II) 9. Ziklo zelularra
Rodriguez Martinez Enara
Flashcards by Rodriguez Martinez Enara, updated 7 months ago
Rodriguez Martinez Enara
Created by Rodriguez Martinez Enara 7 months ago
12
0

Resource summary

Question Answer
Antiportea Mintzeko garraio aktiboa non gutxienez molekula bat gradientearen kontra egiten duen, eta besteak alde
Atxikidura-bandak Epitelio-zelulen mutur apikaletik gertu kokatzen diren loturak dira. Kadherina eta katerina proteiek osatzen dute, gerriko moduko bat osatuz
Autofagolisosomak Lisosomak eta besikula autofagozitikoak elkartuz osatutako lisosoma sekundarioa, zelula-hondarrak ezabatzeko sortua
Bandak (kromosoma) Zinta argi eta ilun gisa ageri diren kromosomaren segmentuak dira. Kromosoma bakoitzak eta haren homologoak euren banda eredua dute eta hauen patroietan aldaketak egoteari esker kromosoma anomaliak hauteman daitezke.
Desmotubulua Bi landare zelulen artean komunikatzeko hodia honi deritzo (erretikulu endoplasmatikoa)
Desmosomak Gune zehatzetan ematen diren botoi moduko loturak, grapa modukoak
Diplosoma Bi zentrioloren elkarketa
Diktiosoma Golgi aparatua zisternez eta besikulez osatuta dago, zisterna multzoari diktiosoma deritzo
EEZ Nukleroaren inguruan dagoen zisterna zapalez osatutako organulua, erribosomak itsatsia ditu
EEL EEZ inguruan dagoen tubuloz osatutako organulua, ez dauka erribosomarik itsatsita
Endomintz-sistema Zelula eukariotoetan, mintz duten organuluz osatutako talde bat da, eta batera lan egiten dute lipidoak eta proteinak aldatu, paketatu eta garraiatzeko
Endozitosia Zelulak zelulaz kanpoko ingurunetik datozen pisu molekular handiko substantziak edo partikulak irensten dituen mintzaren deformazio bidezko garraioa
Eraketa-exozitosia Mintza berritzeko prozesua, non Golgiren aparatuan sorturiko besikuletan mintzeko proteinak txertaturik dauden eta exozitosi bidez mintzaren parte bihurtzen diren
Estroma Kloroplastoaren barneko ingurunea, bertan Calvinen zikloa gertatzen da.
Eukariotoa Benetako nukleoa duten zelulez osatutako organismoak barne hartzen dituen domeinua da
Exozitosia Zelularen barrualdean dagoen partikula handi bat kanporaldera kanporatzeko ematen den prozesua da, mintzaren bidezko deformazio bidezko garraioa da
Fagolisosoma Bigarren mailako lisosomak dira; mintz batez inguratutako besikulak, barnean entzima hidrolitikoak dituzte eta jango duten mikroorganismo edo elikagaia (kanpokoa)
Fagozitosia Molekula handiak edo zelulak barneratzeko prozesua. Mintzaren deformazio bidezko garraioaren parte da
Flageloa Mintz plasmatikoaren luzapen mugikorrak, uhin mugimendua egiten dutenak, luzeak eta urriak
Flip-flop Mintzaren jariakortasuna aldakorra dela eta, fosfolipidoek egiten duten mugimendud bat izango litzateke "Flip-Flop", konkretuki alde batetik bestera biratzea
Gandorrak Mitokondrioaren barneko mintzaren tolesdurak dira eta haren azalera handitzen dute
GAP loturak Animalia-zelulak elkarren artean lotzeaz gain haien arteko komunikazioa ("poroen" bitartez) ahalbidetzen duten loturak.
Garraio aktiboa Mintz plasmatikoaren barneko garraio bat da non kontzentrazio gradientearen kontra, energia kontsumituz (ATP)
Garraio pasiboa Ioi edo molekula bat bere gradiente elektrokimiko edo kontzentraziokoaren alde mugitzen da, energia gasturik gabe.
Glikokaliza Zelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek osatzen duten geruza da
Glioxisoma Landaren zelula eukariotoetan eta onddo batzuetan agertzen den peroxisoma berezia da, GA --> azukre bilaka ditzake
Golgiren aparatua Zelula eukariotoetan dagoen zisterna multzoa da eta EEZ-en inguruan kokatzen da. Diktiosoma da bere unitatea eta guztien baturak Golgiren aparatua eratzen du
Grana Mintz tilakoidez osatutako disko zapalak pilatuta daudenean grana izena hartzen du
Gune antolatzailea Soilik landare zeluletan dago, animalieetan hauen ordez zentrioloak daude. Elementu hauetatik mikrotubuluak eratzen dira
Hemidesmosoma Desmosoma erdiak dira. Zelula mintz basalera edo oinarrira lotzen dute
Hialoplasma %80an urez osaturiko disoluzioa da, eta beste %20 ingurua disolbaturiko beste elementu batzuek osatzen dute. Zitoplasmaren parte da.
Inklusio zitoplasmatikoa Zelularen metabolismotik sortutako gordekin eta hondakinak dira, prezipitatu egiten dira
Kariotipoa Espezie bakoitzaren kromosoma multzoa da: tamaina, forma eta ezaugarrien arabera antolatzen direnak. Gainera, kromosoma homologoak bikoteka kokatzen dira.
Kloroplastoa Kolore berdea duten kromoplastoak dira eta zelula eukarioto fotosintetikoetan topatu ditzakegu, zehazki argia jasotzen duen zelularen aldean
Kondrioma Zelula eukariotoetako mitokondrio multzoa
Konjugazioa Zelula prokariotoen pilien bidez ematen den informazio genetikoa trukatzearen prozesua
Kromatida bikiak Kromosomaren atala dira. DNA molekula independienteak, simetrikoak eta bata bestearen kopia dira eta, zentromeroaren bitartez lotuta daude
Kromatina Nukleo interfasikoaren material genetikoa da. Kromatina zuntzexka bakoitza DNA molekula batez eta hainbat proteinaz (histonak) osatuta dago. Proportzio txikiagoan proteinak ez-histonikoak daude
Kromosoma homologoak Aitaren eta amaren kromosoma batek osatutako kromosoma pare bat dira, meiosia zehar zelula baten barruan parekatzen direnak
Lisosoma primarioa Golgi aparatuko zisternetatik eratzen dira gemazio bidez eta barnealdean entzima hidrolitikoak dituzte soilik
Lisosoma sekundarioak Lehen mailako lisosomaz eta digeritzeko materialak dituen bakuoloz osatzen da. Barnealdean entzima hidrolitikoak eta digeritzeko bidean dauden materialak daude eta bi motatakoak izan daitezke: Fagolisosomak eta Autofagolisosomak
Lotura estuak Zelulen zonalde apikalean dauden loturak- Molekula edo ioiak zelulen artean sartzea ekiditen dute.
Matrizea Mitokondrioetan dagoen barneko espazioa
Mesosomak Zelula prokariotoetan dauden mintzaren tolesturak dira non jarduera metabolikoak gertatzen diren
Mosaiko fluidoa (eredua) Nicolsonek eta Singerrek, 70. hamarkadan sortutuako eredua, Mintz plasmatikoaren egitura deskribatzen duena
Nukleo interfasikoa Zelula zatitzen ez dagoenean nukleoa hartzen duen egitura
Peroxisoma Zelulen barruko osagai txikiak eta entzima izeneko substantzia kimikoak diztute, hala nola, katalasak eta peroxisomak; gorputzari gantz-azidoak deskonposatzen laguntzeko
Piliak Zelula prokariotoek kanpoaldean dituzten luzakinak dira, konjugaziorako erabiltzen dituztenak.
Pinozitosia Zelulak bere barnean likidoak sartzeko prozesua, mintzean besikula txikiak sortuz.
Plasmodesmoa Bi landare zelulen pareta zelularren artean dauden zulo edo pasabideak dira. Hauetatik landare-zelula baten erretikulu endoplasmatikoa hurrengo zelularekin komunikatzen da, desmotubuluen bidez
Plastoak Landare zeluletan soilik dauden organuluak: erreserba edo funtzio fotosintetikoa
Polisoma RNA molekula bati lotutako erribosoma multzoa
Prokariotoak Monero txikiak dira, nukleoidea dute, hau da, DNA zirkularra aske zitoplasman eta ez dute ez zitoeskeletorik ezta mintz-organulurik ere. Erribosoma txikiak (70s) eta zelula-horma dituzte, eta mugimendurako flageloak izan ditzakete. Arnasketa zelularra zitoplasman egiten dute.
Poro nuklearrak Nukleo interfasikoan dauden zuloak, zitoplasma eta nukleoplasmaren arteko komunikazioa bermatzen dute
Sinportea Garraio aktiboaren arabera, noranzko berean translokatzen diren bi molekula.
Telomeroak Kromosomaren muturrak dira, DNA deskiribiltzea ekiditen dute
Teoria zelularra Oinarrizko printzipioa biologian eta medikuntzan, organismo bizidun guztiak zelulez osatuta daudela eta zelula oinarrizko bizi-unitatea dela ezartzen duena
Tilakoidea Kloroplastoen barnean grana izeneko multzoen barruan dauden zaku antzeko egiturak daude, elektroien garraio katearen bidez fotosintesiaren fase argiduna burutzen dute.
Transdukzioa Zelulaz kanpoko ingurunearen informazioa bildu eta barnera transmititzea.
Trantsizio besikula EEZ-tik Golgiren aparatura bideratzen diren besikulak
Garraio besikulak Golgiren aparatuaren barruan, zisterna batetik bestera garraiatzeko erabiltzen diren besikulak
Jariapen besikula Golgiren aparatutik irteten diren besikulak
Transzitosia Mintz plasmatikoan zehar garraio mota bat da, mintza deformatuz. Zitoplasma zeharkatzeko garraio sistema da, zelularen alde batetik bestera (endozitosi + exozitosi)
Tubulina Funtsezko mikrotubuluen osagaiak dira eta zelulen ugalketan eta zatiketan parte hartzen dute.
Zentrioloak Animalietan dauden egitura zilindriko laburrak, hutsak eta bederatzi mikrotubulo hirukotez osatuak (9x3 + 0)
Zentrosoma Perpendikularrean kokatutako zentriolo pare batek (diplosomak) eta material amorfoz osaturiko egitura, mikrotubuluak antolatzen dituena edota mitosian ardatz akromatikoa eratzen duena. Soilik animalia zeluletan aurki ditzakegu
Zentromeroa Kromosoma baten erdiko estugunea, bi kromatidak batzen ditu
Zinetokoroa Kromosomen zentromeroa inguratzen duen proteinazko disko bat da
Apoptosia Autosuntsitze mekanismo bat da. Prozesu kontrolatu honetan, zelulak bere burua suntsitzen du
Ardatz akromatikoa Profasean zentrosomatik edo gune antolatzailetik eratzen den mikrotubulu zuntz multzoa da
Asterra Zentrosomako zentrioloen inguruan era erradialean kokatzen diren mikrotubuluek osatzen dute
Fragmoplastoa Landare-zelularen egitura espezifikoa da, zitozinesi berantiarrean sortzen dena, golgiren aparatutik
Gaingurutzaketa Kromosoma homologoen artean ematen den informazioaren trukaketa (meiosian gertatzen da)
Kariozinesia Nukleoaren edo material genetikoaren zatiketa da
Kiasma Meiosiko I. profasean kromosoma homologoak bereizi egiten dira eta kiasma izeneko puntuetatik lotuta geratzen dira
Kineszentzia Zelulen G0 edo atseden-faseari esaten zaio.
Kromosoma-zuntzak Kromosometara lotzen diren ardatz akromatikoko zuntzak dira
Nekrosia Zelularen heriotza ez kontrolatua, alboko ehunak kaltetzen ditu
Sinapsia Bi kromosoma homologoren elkarketa, haien kromatidak kremailera baten antzera elkartuz
Tetrada Kromosoma homologo bikoteak osatzen du (lau kromatida eta zinetokoro bakarra partekatzen dute)
Zitozinesia Zatiketa zelularraren barruan, zitoplasmaren zatiketari dieritzo
Zuntz polarrak Kromosometara lotzen EZ diren ardatz akromatikoko zuntzak dira
Show full summary Hide full summary

Similar

Biology AQA 3.1.3 Cells
evie.daines
Biology AQA 3.2.5 Mitosis
evie.daines
Biology AQA 3.1.3 Osmosis and Diffusion
evie.daines
Biology- Genes, Chromosomes and DNA
Laura Perry
Biology- Genes and Variation
Laura Perry
Enzymes and Respiration
I Turner
GCSE AQA Biology - Unit 2
James Jolliffe
GCSE AQA Biology 1 Quiz
Lilac Potato
Using GoConqr to study science
Sarah Egan
Cells and the Immune System
Eleanor H
GCSE Biology AQA
isabellabeaumont