A. Biomolekulak

Description

1. Materia bizia 2. Gluzidoak 3. Lipidoak 4. Proteinak 5. Azido nukleikoak
Rodriguez Martinez Enara
Flashcards by Rodriguez Martinez Enara, updated 2 months ago
Rodriguez Martinez Enara
Created by Rodriguez Martinez Enara 5 months ago
56
0

Resource summary

Question Answer
Adhesio edo atxikidura-indarra Urak molekula polarrekin eratzen dituen hidrogeno zubiei esker BESTE MATERIALETARA lotzeko edo hodietan goruntz joateko gaitasuna ematen dion propietatea
Bero espezifikoa Material baten 1g 1ºC igotzeko behar den bero kopurua da Uraren kasuan OSO ALTUA da energia termikoaren zati bat hidrigeno-zubiak apurtzeko erabiltzen baita, tenperatura igo gabe
Bioelementu primarioa Izaki bizidunen materia eratzen duten elementu kimikoetatik masa handienean dauden bioelementuak dira, zelulen masaren %96-a zehazki. C, H, O, N, P, S dira eta biomolekula organiko eta ez-organiko egonkorrak eratzen dituzte.
Dialisia MINTZ ERDIIRAGAZKOR batean zehar SOLUTUETAKO BAT bat zonalde kontzentratuenetik, kontzentrazio txikienekora mugitzeko prozesua da.
Difusioa SOLUTUA kontzentrazio handieneko zonaldetik, kontzentrazio gutxiko zonaldera mugitzerakoan sortzen den prozesua da. MINTZIK GABE!
Disoluzioa Sustantzien nahaste homogeneoa, normalean solido bat (solutua) likidoa den disolbatzaile batean
Dispertsio koloidala Zati solido batez, gehienetan partikula txikiak, eta zati likido edo gaseoso batez osatutako nahaste HOMOGENEOA da. UHERTASUN HANDIKOAK IZATEN DIRA
Hidrogeno-zubia Dipolo oso nabarmena duten molekula kobalente polarren artean ematen den lotura AHULA da (H eta F, O edo N-ren artean)
Hipertonikoa (ingurunea) Solutuaren kontzentrazioa handiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulatik ateratzen da, hau zimurtuz → Plasmolisia (land.) eta krenazioa (anim.)
Hipotonikoa (ingurunea) Solutuaren kontzentrazioa txikiagoa da kanpoan zelularen barruan baino. Kontzentrazioak berdintzeko asmoz ura zelulara sartuhau puztuz eta Turgentzia (land.) eta lisi zelularra (anim.) sortuz
Isotonikoa Solutuaren kontzentrazioa berdina denean kanpoan zein barruan, uraren mugimendu orekatua ematen da (sartu eta atera). Uraren desplazamendu netoa 0 da.
Kapilaritatea Ur molekulak beraien artean lotzeaz gain (kohesioa) beste materialetara ere lotzen dira (adhesioa). Lotura hauek goraka egiten dute, ur molekula sarea igoaraziz. Adibide bezala, landareen xileman
Kohesio indarra Ur molekulak erakarri eta batuta mantentzen dituzten indarrak dira.
Laktosa β-D- galaktosa eta α edo β-D glukosaz osatutako disakaridoa. Esnean dago
Lebogiroa Argia ezkerrerantz dezplazatzen duen isomeria mota da
Lotura dikarbonilikoa Bi -OH talderen arteko lotura da bi monosakaridoen karbono anomerikoen artean gertatzen dena, hauek bere erredukzio-ahalmena GALTZEN dute.
Lotura o-glukosidikoa Bi monosakaridoen arteko OH-etan gertatzen den lotura da eta H2O askatzen da lotura egin ondoren.
Maltosa α-D-glukosaz eta α edo 𝜷-D-glukosaz osatutako disakaridoa
Mukopolisakaridoa Monosakarido mota batez baino gehiegiagoz osaturik daude. hauen adibide azido hialuronikoa eta heparina dira. Bata, ehun konektiboetan kokatua dago eta besteak berriz, odolaren koagulazioa ekiditen du.
Mureina bakterioen pareta zelularra osatzen duten glipoproteinak, heterosidoen taldekoak (zati ez gluzidikoa dutelako)
Muzina Heterosidoak dira. Proteoglikano taldekoak
Oligoelementuak Kontzentrazio oso txikitan (%0,1) baina izaki bizidunen materia eratzeko funtsazkoak diren elementuak eta hauen gabeziak asaldurak eragiten dituzte. Adb. Fe, I, Co, Cu, Mn…
Plasmolisia Landare zeluletan ura kanporatzea landare zelulak zimurtuz
Turgentzia Landare zeluletan ura barneratzearen ondorioz landare zelulak hanpatu edo puztea
Ahalmen erreduktorea Karbonilo taldea eskuragarri duten monosakarido eta diskaraidoek (sakarosa izan ezik) duten propietatea da, beraiek oxidatuz beste batzuk erreduzitzeko
Dextrogiroa Isomeria optikoan, argi polarizatua eskubira desplazatzen duten argia.
Enantiomeroa Molekula berdinak, izen berarekin, baina azken karbono asimetrikora begiratuz D edo L seriekoa salikatu dezakegu
Epimeroa Zentro asimetriko baten konfigurazioan soilik desberdintzen den konposatua, ez dira konposatu berdinak. Adibidez; manosa eta glukosa
Gangliosidoak Buru polar handia duten lipidoak dira, negatiboki kargatutako oligosakarido unitatez osatuta daude --> Glukolipidoak
Glukogenoa Erreserba energetikoko homopolisakaridoa animalietan, alfa-glukosa unitateez osatuta eta adarkatuta dago (1-->4 eta 1-->6)
Hemiazetala Aldehido baten eta alkoholaren erreakzioaren ondoriozko talde kimikoa
Hemizelulosa Heteropolisakaridoa , landare paretaren parte da
Hemizetala Zetona eta alkohol bat erreakzionatzean ateratzen den talde kimikoa da
Heterosidoak Zati gluzidiko batez eta zati ez-gluzidiko batez, osatutako biomolekulak dira, Adb: glukolipidoak eta glukoproteidoak.
Isomero funtzionalak Formula molekular berdina izanagatik ere talde funtzional desberdina dutenean. Hortaz, molekula desberdinak dira. Adib: glukosa eta fruktosa
Isomero optikoa Formula molekular berdina baina formula garatu desberdina duten substantzia kimikoen propietatea da. Bitan banatzen da: Dextrogiro (argia eskubira) eta Lebogiro (ezkerrera)
Karbono asimetrikoa Karbono asimetrikoa edo kirala erradikal guztiak ezberdinak dituen karbonoa da. Monosakarido guztiek dituzte dihidroxiazteona izan ezik.
Karbono anomerikoa Monosakarido bat ziklatzerakoan sortzen den karbono kirala da, honen arabera alfa edo beta izango da
Kitina Homopolisakarido (N-azetilglukosamina) bat da funtzio egiturazkoa duena intsektu eta onddoetan
Lebogiroa Substantzia lebogiroak dira argi polarizatua ezkerrerantz desbideratzen dutenak dira
Lotura dikarbonilikoa Bi monosakaridoetan karbono anomerikoan dagoen -OH taldeen lotura. Ahalmen erreduktorea galtzen dute, adib. SAKAROSA
Lotura monokarbonilikoa Bi monosakaridoetan arteko lotura, non karbono anomeriko batek parte hartzen duen Ahalmen erreduktorea mantentzen dute, adib. LAKTOSA edo MALTOSA
Lotura o-glukosidikoa Bi monosakarido elkarketa, ura askatu eta lotura sortzen da. Beraz, hidrolisiaren bidez (ur molekula batez) hautsi daiteke lotura
Maltosa α-D-glukosa eta α edo 𝜷-D-glukosa monomeroak lotura monokarbonilikoaren (1-4) bitartez ahalmen erreduktorea duen polisakaridoa da.
Mukopolisakaridoa Monosakarido mota batez baino gehiegiagoz osaturik daude. hauen adibide azido hialuronikoa eta heparina dira. Bata, ehun konektiboetan kokatua dago eta besteak berriz, odolaren koagulazioa ekiditen du.
Muzina Zati proteiko handia eta oligosakaridoz osaturiko glikoproteinak. Arnasbide, digestio-hodi eta ugal aparatuko mukia eratzen dute lubrikatu eta patogenoak itsasteko
Osa Monosakaridoa
Osidoa Oligosakaridoa eta polisakaridoak (lotura o-glukosidikoen bidez lotutako osak)
Sakarosa α-D-glukosa eta 𝜷-L-fruktosa monomeroak lotura dikarbonilikoaren (1-2) bidez elkartzekoan sortutako polisakaridoa da. EZ DU AHALMEN ERREDUKTORERIK!
Zelobiosa Bi β-D-glukosa monomeroak lotura monokarbonilikoa (1-4) elkartzerakoan sortutako polisakaridoa da
Zelulosa Bi β-D-glukosaren loturaz sortutako egiturazko HOMOpolisakaridoa da. EGITURA FUNTZIOA du LANDAREETAN
Pektina HETEROPOLISAKARIDOA Mermeladan edo sagarrean tipikoa
Anfipatikoa Mutur hidrofilo bat, uretan disolbagarria dena, eta mutur hidrofobo bat, urari uko egiten diona, duten molekulak dira
Arterioesklerosia Arterietan ematen den kolesterolaren metaketa da. Dietatik hartua edo gibelak sintetizatua izan daiteke.
Arteroma Arteroesklerosia arterietan ematen den kolesterolaren metaketa da
Azilglizerido edo azilglizerola Glizerol molekula baten OH- taldea esterifikatu egiten da gantz azido bat, bi edo hirurekin; mono, di edo triazilglizeridoak emanez
Ester lotura Lipidoetako lotura tipikoa Karboxilo baten -H eta hidroxilo (-OH) baten arteko elkarketa da, ur molekula bat askatuz
Esterifikazioa Karboxilo baten -H eta hidroxilo (-OH) baten arteko elkarketari deritzo. Ur molekula bat askatzen da eta honen bidez sortzen den loturari ester-lotura deritzo.
Esterola ESTEROIDEEN TALDEKO LIPIDO EZ-SAPONIFIKAGARRIAK Hidroxido (-OH) taldea dute esteranoaren 3.karbonoan kokatuta.
Gantz-azido asea Lotura bakunez osatutako gantz azidoa. SOLIDOAK giro tenperaturan
Gantz-azido asegabea Lotura bikoitz batez edo gehiagoz osatutako gantz azidoa. LIKIDOAK giro tenperaturan
Gangliosidoa GLUKOLIPIDOA Oligosakaridoa + Zeramida
Zerebrosidoa GLUKOLIPIDOA Monosakaridoa + Zeramida
Glizerofosfolipidoa A: Fosfato taldea, glizerola (alkohola) eta gantz azidoak dituen lipido SAPONIFIKAGARRIA Mintzaren osagai nagusia
Hidrofiloa Urarekiko afinitate ona duen materia eta ura erakartzen duena
Hidrofoboa Urarekiko "gorroto" duen materia eta uretatik ihes egiten du
Hidrolisia Uraren eta beste substantzia kimiko baten artean gertatzen den erreakzio kimiko bat da. Normalean loturen APURKETA eragiten du
Hormona esteroideak Lipido SAPONIFIKAEZINen barruan esteroide taldekoak dira, esterano molekularen eratorriak (ez dute OH-rik 3.C-an)
Kate alifatikoa Karbonoz eta hidrogenoz osatutako konposatu organikoak, zeinetan karbono-atomoek kate ireki eta adarkatuak eratzen dituzten.
Liposoma Fosfolipidoz bikoitzez osatutako besikula anfipatikoa da, buru polarrak kanporaka kokatzen diren eta buztan apolarrak barruraka kokatzen diren egitura zirkularrak
Prostaglandina Lipido SAPONIFIKAEZINA 20 karbonoko gantz azido baten ziklaziotik sortua (baina ez dauka gantz azidorik). Hanturan parte hartzen du.
Saponifikazioa Gantz azido batek base sendo batekin erreakzionatzean datzan erreakzioa. Prozesuan EZ da urik askatzen eta XABOIA sortzen da
Terpenoak Lipido SAPONIFIKAEZINAK Bi isopreno edo gehiagoren polimerizazioaz sortzen diren molekulak dira eta guztiz hidrofoboak dira. Erregulazio eta egitura-funtzioak dituzte.
Zeridoa Kate luzeko alkohol baten -OH taldearen eta gantz azido baten karboxiloaren (-COOH) arteko loturaren bidez sortzen diren lipido SAPONIFIKAGARRIAK dira. GUZTIZ APOLARRAK DIRA
Abitaminosia Organismoaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren bitamina batzuen urritasunak edo faltak eragindako gaixotasuna. Adibidez: Eskorbutoa (C)
Aktibazio energia Erreakzio bat gertatzeko behar den hasierako energia, hau jeisteko biokatalizatzaileak (entzimak) daude.
Aminooazidoak Molekula organiko bakunak dira, eta amino talde bat (-NH2), karboxilo talde bat (-COOH) eta albo-kate edo R talde bat dute, alfa-karbono bati lotuta. R taldeak propietate bereizgarriak ematen dizkie (polar, apolar...)
Anfoteroa Azido edo base gisa erreakziona dezakeen molekula (buffer edo tanpoi disoluzioetan garrantzitsuak)
Apoentzima Holoentzimen atal proteikoa da eta aktiboki funtzionatzeko, dagokion kofaktoreari lotu behar da
Bernaturalizazioa Deskiribilduta dagoen proteina bat bere konformazio formera bueltatzea da, bere funtzioa berreskuratuz
Bitamina hidrosolugarria Uretan disolbatzen diren bitaminak dira, gorputzeko erreakzio metabolikoetan parte hartzeko, gernuaren bidez kanpora daitezke. Adib: B eta C
Bitamina liposolugarria Uretan disolbatzen EZ diren bitaminak dira, gorputzean metaatu eta itoxikazioak sor ditzakete Adib: A, E, K eta D
Desnaturalizazioa Proteina batek bere egitura natiboa galtzea, hots, biologikoki aktiboa izateari uztea. Hainbat faktoreren mendekoa da: pH eta Tenperatura
Egitura natiboa Biologikoki aktiboa den konformazioa: Normalean egonkorrena da eta erribosomak sintetizatzeko lagungarria da
Entzima Biokatalizatzailea: aktibazio energia murriztuz erreakzio kimikoak erraztue eta bizkortzen dituen proteina globularra
Gune aktiboa Entzimetan funtzionala den gunea, orokorrean substratua lotu eta erreakzio kimikoa burutzen den lekua
Heteroproteina Aminoazidoez eta substantzia ez proteikoez (talde prostetikoa) osatutako proteina. Talde hau bost multzotan banatzen da: Glikoproteinak, Lipoproteinak, Nukleoproteinak, Fosfoproteinak eta Kromoproteinak. "
Hiperbitaminosia Gehiegizko bitamina kopuruak sorturiko intoxikazioa. Normalean bitamina liposolugarriekin gertatzen da, ez baitira gernuaren bidez kanporatzen
Holoentzima Holoentzima proteina batek (apoentzima) eta kofaktorea batek osatzen duten entzima bat da.
Holoproteina Aminoazidoz soilik eratutako proteina.
Karbono asimetrikoa (kirala) Lau balentziak erradikal desberdinez osaturiko karbonoa. Adibidez, aminoazidoen alfa-karbonoa (Gly izan ezik!)
Koentzima Kofaktore organikoa Entzimaren atal proteikoari (apoentzimari) lotura ahulen bidez lotzen zaizkio. Koentzimak askatu eta apoentzima ezberdinei lotu daitezke. Adibidez CoA edo NAD+, FAD+...
Kofaktorea Entzimaren atal ez-proteikoa: organikoa edo ez-organikoa izan daiteke
Konformazioa Egitura sekundarioek hartutako egituren ondorioz, proteinek egitura tridimentsional global bat hartzen dute, konformazio izena duena. Bi motatakoa izan daiteke, globularra eta zuntzezkoa eta hauek funtzio desberdinak izaten dituzte.
Oligopeptidoa 2-10 aminoazido lotura peptidikoarekin elkartzean osaturiko polimeroa
Polipeptidoa 10-60 aminoazido lotura peptidikoarekin elkartzean eratzen den polimeroa
Proteina Biomolekula organikoen barruan C, H, O eta N bioelementuak dituztenak eta 60 baino aminoazido gehiago dituztenean
Talde prostetikoa Kofaktore organikoa da, baina lotura sendoen bidez lotuta dago apoentzimari (atal proteikoari)
Zwitterion forma Disoluzio neutrotan (pH=pI) aminoazidoak ioi dipolar moduan jarduten dute, hau da, forma honetan aminoazidoa neutroa da
Antikodona mRNA-ren kodonaren osagarria den nukleotido hirukotea da. tRNA molekulan dago eta dagokion aminoazidoa ekartzen du
Antiparaleloa DNAren egiturari dagokio. Kate bat zentzu batean eta bestea kontrakoan irakurtzen dira (5-->3 eta 3-->5)
Base pirimidinikoa Nukleotidoaren base nitrogenatuen mota bat, eraztun bakarra duena (zitosina, timina eta uraziloa)
Base purikoa Nukleotidoaren base nitrogenatuaren mota bat da non bi eraztun dituzte (adenina eta guanina)
Begizta RNA molekularen egitura sekundarioa, nukleotidoak beraien artean osagarriak ez direnean
DNA Zeluletan informazio genetikoa gordetzen duen molekula da. Polimero lineala da, 4 desoxierribonukleotidoz osatuta dago eta kate bikoitz antiparaleloak ditu
Eukromatina DNAren trinkotze maila txikiena da eta nukleosoma izeneko unitatez osatuta dago.
Fosfodiester lotura Fosfato talde batek bi molekula lotzen dituenean eratzen den lotura da. Fosfatoa bi ester loturek inguratzen dute. DNA eta RNA molekuletan dago.
Heterokromatina DNA-ren hirugarren mailako egitura, kondentsazio-mailetan genea ez dagonean hain aktibo.
Histonak Nukleosomak osatzeko DNArekin elkarreagiten duten proteina basikoak dira
Kromosoma DNA zati luzeak garraiztzen dituzten zelulen nukleoan dauden egiturak dira
Lotura N-glukosidikoa Base nitrogenatuaren eta pentosaren 1. karbonoaren arteko lotura da
Nukleosidoa Base nitrogenatua + Pentosa
Nukleotidoa Base nitrogenatu batez, fosfato talde batez eta pentosa batez osatutako molekula. (nukleosidoa + fosfato taldea)
Urkila RNA molekularen egitura sekundarioa, nukleotidoak beraien artean osagarriak direnean gertatzen da (DNA bezala)
Show full summary Hide full summary

Similar

Biology AQA 3.1.3 Cells
evie.daines
Biology AQA 3.2.5 Mitosis
evie.daines
Biology AQA 3.1.3 Osmosis and Diffusion
evie.daines
Biology- Genes, Chromosomes and DNA
Laura Perry
Biology- Genes and Variation
Laura Perry
Enzymes and Respiration
I Turner
GCSE AQA Biology - Unit 2
James Jolliffe
GCSE AQA Biology 1 Quiz
Lilac Potato
Using GoConqr to study science
Sarah Egan
Cells and the Immune System
Eleanor H
GCSE Biology AQA
isabellabeaumont