EITB egonkortze prozesuko teorikoa 1

Description

EITB egonkortze prozesuko teorikoa 1
Gari Suarez Caperos
Quiz by Gari Suarez Caperos, updated 9 months ago
Gari Suarez Caperos
Created by Gari Suarez Caperos 11 months ago
566
1

Resource summary

Question 1

Question
1.1. Zein legeren bidez sortu zen Euskal Irrati-Telebista herri- erakundea?
Answer
  • 5/1983 Legea
  • 5/1984 Legea
  • 5/1978 Legea
  • 5/1982 Legea

Question 2

Question
1.2. Euskal Irrati-Telebista herri erakundea sortzeko legearen arabera, nork aukeratzen ditu haren Administrazio Kontseiluko kideak (Eraentza Batzordea)?
Answer
  • EITBko zuzendari nagusiak
  • Eusko Legebiltzarrak
  • Eusko Jaurlaritzak
  • EITBren Erredakzio Kontseiluak

Question 3

Question
1.3. Euskal Irrati-Telebista herri erakundea sortzeko legearen arabera, eginkizun hauetako zein dagokio Euskal Irrati-Telebistaren Administrazio Kontseiluari (Eraentza Batzordea)?
Answer
  • Herri erakundeko plantillak edo lanari erroldeak eta horien aldaketak onartzea
  • Administrazio Kontseiluaren bilera bakoitzeko aktak idaztea eta AktaLiburua zaintzea
  • Sozietate Publikoetako Aholku-Batzordeak eta Zuzendariak izendatzea
  • Administrazio Kontseiluko lanpostu hutsak betetzeko kideak izendatzea

Question 4

Question
1.4. Jarduera hauetako zeinekin da bateraezina Euskal Irrati-Telebistaren herri erakundearen kontseilari-kargua?
Answer
  • Herri erakundearekin edo haren sozietateekin jardunean dagoen edozein zerbitzu-harreman edo lan-harreman
  • Sektore pribatuko lana
  • Kargu publiko bat betetzea
  • Langabea edo erretiratua izatea

Question 5

Question
Zenbat ohiko bilera egin behar ditu Administrazio Kontseiluak (Eraentza Batzordea), Euskal Irrati-Telebista sortzeko legearen 12. artikuluaren arabera?
Answer
  • Gutxienez ohiko bilera bat seihilekoan
  • Gutxienez ohiko bilera bat hilean
  • Gutxienez ohiko bilera bat urtean
  • Hiru hilean behin, gutxienez, ohiko bilera bat

Question 6

Question
1.6. Euskal Irrati Telebista herri erakundea sortzeko legearen arabera, nork onartu behar du azkenik Euskal Irrati Telebista herri erakundearen aurrekontua?
Answer
  • Erredakzio Kontseiluak
  • Eusko Jaurlaritzak
  • Zuzendari Nagusiak
  • Eusko Legebiltzarrak, aurrekontu orokorrekin batera

Question 7

Question
1.7. Euskal Irrati-Telebista herri erakundea sortzeko legeak berak jasotzen duenez, Autonomia Estatutuaren zein artikuluk ahalbidetu zuen hura garatzea eta onartzea?
Answer
  • 19. artikuluak
  • 20. artikuluak
  • 21. artikuluak
  • 22. artikuluak

Question 8

Question
2.1. Zenbat kidek osatzen dute Euskal Irrati-Telebistaren Administrazio Batzordea, martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (6. art.), Euskal Irrati Telebista herri erakundea sortzeko legea aldatzen duena?
Answer
  • 10
  • 16
  • 19
  • 20

Question 9

Question
2.2. Martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (5. art.), Euskal Irrati Telebista herri erakundea sortzeko legea aldatzen duena, zein dira organo nagusiak?
Answer
  • Administrazio Batzordea eta Zuzendari Nagusia
  • Administrazio Batzordea eta Aholku Batzordeak
  • Zuzendari Nagusia eta Aholku Batzordeak
  • Komunikabide bakoitzeko Aholku Batzordeak eta Zuzendariak

Question 10

Question
2.3. Martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (7. art.), nola izan behar du Euskal Irrati-Telebista herri erakundearen Administrazio Kontseiluaren burutzak?
Answer
  • Txandakakoa eta sei hilekoa
  • Txandakakoa eta hiru hilekoa
  • Bi hereneko gehiengoz egindako bozketa bidez hauta daiteke, eta urtean behin
  • Bi hereneko eta sei hilean behingo gehiengoz egindako bozketaren bidez hauta daiteke

Question 11

Question
2.4. Martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (10. art.), nork bete behar ditu Ikuslearen Defendatzaileari dagozkion eginkizunak?
Answer
  • Zuzendari Nagusiak
  • Eusko Legebiltzarrak
  • Administrazio Batzordeak
  • Administrazio Batzordeko Buruak

Question 12

Question
2.5. Martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (7. art.), nork proposatzen ditu Administrazio Batzordeko kide guztiak, izenda ditzaten?
Answer
  • Erakundearen Zuzendari Nagusiak
  • Eusko Jaurlaritzak
  • Parlamentuko taldeek eta hainbat erakundek
  • Eusko Legebiltzarreko taldeek

Question 13

Question
2.6. Martxoaren 27ko 8/1998 Legearen arabera (4. art.), zer epe dago Administrazio Batzordea eratzeko, kideak izendatzen direnetik?
Answer
  • Hamabost egun
  • Hilabete
  • Bi hilabete
  • Hiru hilabete

Question 14

Question
3.1. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 2.1 artikuluaren arabera, eskubide osoko kide dira, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin:
Answer
  • EITBko Zuzendari Nagusia
  • Kontseiluaren aholkularitza juridikoaz arduratzen den pertsona
  • Kontseiluko Akten Idazkari-lanak egiteko izendatutako pertsona
  • Administrazio Kontseiluko kide izendatutako pertsonak eta EITBko Zuzendari Nagusia

Question 15

Question
3.2. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamendu Araudiaren 3. artikuluaren arabera, zein irizpide jarraitu behar du Administrazio Kontseiluko Burutzaren txandaketak?
Answer
  • Adinaren legezko irizpidea, handienetik txikienera, prestakuntza akademikoarekin batera
  • Adinaren legezko irizpidea, txikienetik handienera, prestakuntza akademikoarekin batera
  • Adinaren legezko irizpidea, handienetik txikienera
  • Adinaren legezko irizpidea, txikienetik handienera

Question 16

Question
3.3. Nor arduratzen da Administrazio Kontseiluaren bilerak deitzeaz eta haien gai-zerrenda finkatzeaz?
Answer
  • Administrazio Kontseiluko Akten Idazkari-lanak egiteko izendatutako pertsona.
  • Administrazio Kontseiluari aholkularitza juridikoa emateko izendatutako pertsona.
  • Administrazio Kontseiluko presidentzia-lanak egiteko izendatutako pertsona.
  • EITBko Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak betetzeko izendatutako pertsona.

Question 17

Question
3.4. Nolakoak izan daitezke Administrazio Kontseiluko Batzordeak?
Answer
  • Iraunkorrak bakarrik
  • Bereziak bakarrik
  • Iraunkorrak eta bereziak, biak
  • Mistoak

Question 18

Question
3.5. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamendu Araudiaren 23. artikuluaren arabera, zer irizpide jarraitu behar da Administrazio Kontseiluko batzordeetako lehendakariak hautatzeko?
Answer
  • Adinaren legezko irizpidea, handienetik txikienera, prestakuntza akademikoarekin batera
  • Adinaren legezko irizpidea, txikienetik handienera, prestakuntza akademikoarekin batera
  • Adinaren legezko irizpidea, handienetik txikienera, salbu eta eratze-bileran besterik zehazten bada baiespenez
  • Adinaren legezko irizpidea, txikienetik handienera

Question 19

Question
3.6. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamendu Araudiaren 27. artikuluaren arabera, batzordeek nori emango diote beren lanen emaitzen berri?
Answer
  • Administrazio Kontseiluari
  • EITBko Zuzendaritza Nagusiari
  • Administrazio Kontseiluko Akten Idazkari-lanak egiteko izendatutako pertsonari.
  • Administrazio Kontseiluari aholkularitza juridikoa emateko izendatutako pertsonari.

Question 20

Question
3.7. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamendu Araudiaren 32. artikuluaren arabera, nolakoak izan daitezke organo horren bilerak?
Answer
  • Ohikoak bakarrik
  • Bereziak bakarrik
  • Bereziak eta premiazkoak bakarrik
  • Ohikoak, bereziak eta berezi eta premiazkoak

Question 21

Question
3.8. EITBren Administrazio Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 48. artikuluaren arabera, nolakoak izan daitezke organo horren bozketak?
Answer
  • Ohikoak, izenezkoak edo sekretuak
  • Ohikoak bakarrik
  • Izenezkoak bakarrik
  • Ezohikoak

Question 22

Question
4.1. 92/2020 dekretuaren arabera, non dago EITB Media SAU merkataritza sozietatearen egoitza soziala?
Answer
  • Donostia – San Sebastián
  • Bilbo
  • Vitoria-Gasteiz
  • Iurreta

Question 23

Question
4.2. 92/2020 dekretuaren arabera, zein da EITB Media SAU merkataritza sozietatearen organo gorena?
Answer
  • Batzar Nagusia
  • Administratzaile bakarra
  • Zuzendari Nagusia
  • Administrazio Kontseilua

Question 24

Question
4.3. Zer izen zuen EITB sozietate publikoak, Interneteko edukiei buruzkoa, EITB Media integratu eta sortu aurretik?
Answer
  • Digibat S.A.
  • DigiEITB, S.A.
  • EITBnet, S.A.
  • EITB Online, S.A.

Question 25

Question
5.1. Zein legek arautzen du estatu mailako ikus-entzunezko komunikazioa, eta arauak ezartzen ditu ikus-entzunezko komunikazio autonomiko eta lokaleko zerbitzua emateko eta bideoak plataformaren bidez trukatzeko?
Answer
  • Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak, uztailaren 7ko 13/2022 Legea
  • Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak, martxoaren 31ko 7/2015 Legeak
  • Ikus-entzunezko Erakunde Publikoen Legeak, martxoaren 31ko 7/2020 Legeak
  • Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuei buruzko 2007/65/EE Zuzentarauak.

Question 26

Question
5.2. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, nola deitzen zaio programazio-ordutegi batean oinarrituta ikus-entzunezko programak eta edukiak aldi berean ikusteko ematen den zerbitzuari?
Answer
  • Telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu lineala
  • Eskatu ahalako ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua, edo telebista-zerbitzu ez lineala
  • Eskatu ahalako soinu-komunikazioko zerbitzua
  • Irratiko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua

Question 27

Question
5.3. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, nola deitzen zaio frekuentzia erradioelektriko jakin batean transmititzeko seinale konposatuari, teknologia digitala erabiltzean hainbat zerbitzutako seinaleak sartzea ahalbidetzen duenari?
Answer
  • Multiboxa
  • Multiplexa
  • Multimedia
  • Hertziarra

Question 28

Question
5.4. Zein da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren printzipio orokorra, zerbitzu-emaileek, besteak beste, adin guztietako herritarrei bitartekoak eraginkortasunez eta segurtasunez erabiltzeko, informazioa eskuratzeko eta kritikoki aztertzeko, gertaerak eta iritziak bereizteko, edo albiste faltsuak antzemateko aukera emango dieten neurriak garatu behar dituztela ezartzen duena?
Answer
  • Pluralismoa
  • Giza duintasuna
  • Autoerregulazioa
  • Alfabetatze mediatikoa

Question 29

Question
5.5. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, lurreko uhin hertziarren bidez telebistako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko estatu mailako lizentziak ematea … dagokio.
Answer
  • Gobernuko presidenteari
  • Ministroen kontseiluari
  • Diputatuen kongresuari
  • Ikus-entzunezko Kontseiluari

Question 30

Question
5.6. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, lizentzia-araubideko telebistako ikus-entzunezko komunikaziozerbitzuetarako emandako lizentzien iraupena honako hau da:
Answer
  • 15 urte
  • 20 urte
  • 25 urte
  • Ez dute aurrez ezarritako iraupenik

Question 31

Question
5.7. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, lizentziei buruzko negozio juridikoei buruz honakoa esaten da.
Answer
  • Ez dute aldez aurreko baimenik behar
  • Kontzesiotik aurrera edozein unetan egin daitezke
  • Lizentzia lortzeko erabili zen eskaintza betetzen dela bermatu behar dute
  • Azpierrentan eman daitezke

Question 32

Question
5.8. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, pluralismoaren printzipioaren arabera, lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazio linealen merkatuan, zerbitzu-emaile batek baino gehiagok ezin izango du parte-hartze esanguratsurik eskuratu zerbitzu-emaile batean baino gehiagotan, baldin eta zerbitzu guztien batez besteko audientzia kopuru hau handiagoa bada:
Answer
  • %27
  • %31
  • %51
  • Ez dago audientzia mugarik

Question 33

Question
5.9. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, autonomia-erkidegoko eta tokiko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren emaileen jarduna kontrolatzea zein erakunderi dagokio?
Answer
  • Gobernuari
  • Gorte Nagusiei
  • Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari
  • Autonomia-erkidegoetako legebiltzarrei

Question 34

Question
5.10. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, mugakide den eta hizkuntza- eta kultura-kidetasuna duen beste autonomia erkidego batean lurreko uhin hertziarren bidez ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoa emateko…
Answer
  • Gobernuak baimendu behar du
  • Ezin da egin, inola ere ez
  • Autonomia-erkidego interesdunen artean hitzarmen bat sinatzea eskatzen du
  • Autonomia-erkidegoetako batek zerbitzu publikoko emailerik ez duenean bakarrik egin daiteke

Question 35

Question
5.11. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, lurreko uhin hertziarren bidez irrati bidezko ikus-entzunezko komunikaziorako tokiko eremuko lizentziak ematea nori dagokio?
Answer
  • Autonomia-erkidegoei
  • Gobernuko presidenteari
  • Ministroen Kontseiluari
  • Udalei

Question 36

Question
5.12. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, zein da ikus-entzunezko telebista-komunikazio linealeko zerbitzu irekiaren emaile ez-publikoek azpititulatu behar dituzten edukien gutxieneko ehunekoa?
Answer
  • %51
  • %75
  • %80
  • %100

Question 37

Question
5.13. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren arabera, programazioaren urteko emisio-denboraren zer ehuneko gorde behar dute ikus-entzunezko telebista-komunikazio linealeko zerbitzuaren emaileek ikus entzunezko lan europarrentzat?
Answer
  • % 30
  • % 51
  • % 80
  • % 100

Question 38

Question
6.1. Nola esaten zaio EITBren egungo sozietateari?
Answer
  • EITB Irratia eta Telebista
  • EITB Media
  • EITB Digital
  • EITB Irrati Telebista Digitala

Question 39

Question
6.2. Zenbat telebista-kanal daude gaur egun EITB Taldean?
Answer
  • ETB1 eta ETB 2
  • ETB1, ETB2, ETB3, ETB4
  • ETB1, ETB2, ETB3, ETB4 eta EITB Basque
  • ETB1, ETB2, ETB3 eta EITB Basque

Question 40

Question
6.3. Zenbat irratik osatzen dute gaur egun EITB Taldea?
Answer
  • Euskadi Irratia eta Radio Euskadi
  • Gaztea eta EITB Musika
  • Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria, EITB Musika eta EITB Euskal Kantak
  • EITB Musika eta Euskal Kantak

Question 41

Question
6.4. EITB 2030 Estrategia dokumentuak taldeko negozio-unitate nagusiak aitortzen ditu. Zein dira?
Answer
  • Irratia eta telebista
  • Telebista eta Internet
  • Irratia, telebista eta Internet
  • Internet

Question 42

Question
6.5. EITB 2030 Estrategia dokumentuak jasotzen duen bezala, zein izan zen Euskal Telebistarako lehen ekoizpen-zentroa?
Answer
  • Bilbo
  • Iurreta
  • Miramon
  • Gasteiz

Question 43

Question
6.6. ETBko zein kanal erabiltzen da euskara hutsezko edukietarako, haur eta gazteentzako?
Answer
  • ETB 1
  • ETB 4
  • ETB 3
  • EITB Basque

Question 44

Question
6.8. Zein izan zen EITB Taldearen barruan emititu zen lehenengo irratia?
Answer
  • EITB Musika
  • Radio Euskadi
  • Gaztea
  • Euskadi Irratia

Question 45

Question
6.9. Sarean euskarazko musika sustatzen duen Taldeko zein irratitara sartzen da digitalki eitb.eus ataritik?
Answer
  • EITB Musika
  • EITB Euskal Kantak
  • Gaztea
  • Euskadi Irratia

Question 46

Question
6.10. Nola esaten zaio eitb.eus-en nahierako telebista-plataformari?
Answer
  • EITB Web
  • EITB Nahieran
  • EITB Online
  • EITB digitala

Question 47

Question
6.11. Zein urtetan integratu ziren EITBko negozio-unitateak?
Answer
  • 2000
  • 2010
  • 2015
  • 2020

Question 48

Question
6.12. Zein finantzaketa-eredu dauka EITBk?
Answer
  • Ekarpen publiko hutsa, programa-kontratuaren bidez.
  • Ekarpen pribatu hutsa, publizitate bidezko sarreren bidez
  • Ekarpen publikoa eta pribatua, hau da, finantza-eredu mistoa
  • Ekarpen publikoa, kanon edo tasa espezifiko baten bidez

Question 49

Question
6.13. EITB 2030 Estrategia dokumentuak jasotzen duen bezala, zer esan nahi dute PSM siglek Europako komunikabideen sektorean?
Answer
  • Public Service Media
  • Public Service Multimedia
  • Public System Media
  • Public System Multimedia

Question 50

Question
6.14. Zer dira EITBrako cross-media proiektuak?
Answer
  • EITBren hedabideen arteko lankidetzan oinarritutako proiektuak
  • Desinformazioaren edo fake news delakoen aurkako borrokan oinarritutako proiektuak
  • Publizitate bidezko diru-sarreren kontsolidazioan oinarritutako proiektuak
  • Taldeko telebista-kanalak zabaltzeko proiektuak

Question 51

Question
7.1. Non dago EITBren egoitza soziala?
Answer
  • Donostia-San Sebastián
  • Vitoria-Gasteiz
  • Bilbo
  • Iurreta

Question 52

Question
7.2. Non daude EITBren zerbitzu zentralak?
Answer
  • Donostia-San Sebastián
  • Vitoria-Gasteiz
  • Bilbo
  • Iurreta

Question 53

Question
7.3. Non daude EITBren irrati, telebista eta Interneteko negozio-unitateak?
Answer
  • Donostia-San Sebastián
  • Vitoria-Gasteiz
  • Bilbo
  • Iurreta

Question 54

Question
7.4. Non dago EITBren telebista-saioak ekoizteko zentroa?
Answer
  • Donostia-San Sebastián
  • Vitoria-Gasteiz
  • Bilbo
  • Iurreta

Question 55

Question
7.5. Zein hiritan dago EITBren euskarazko irratien egoitza?
Answer
  • Donostia-San Sebastián
  • Vitoria-Gasteiz
  • Bilbo
  • Iurreta

Question 56

Question
7.6. Non dago Radio Vitoriaren egoitza?
Answer
  • Laudio
  • Vitoria-Gasteiz
  • Amurrio
  • Agurain

Question 57

Question
7.7. Zer programazio-mota eskaintzen du Gazteak?
Answer
  • Irrati generalista
  • Telebista orokorra
  • Gazteentzako irrati-formula
  • Informazioko eta entretenimenduko web-ataria

Question 58

Question
7.11. Zein da EITBk parte hartzen duen publizitatearen merkatuan eta komunikazio-enpresekin lotutako produktu eta zerbitzuetan espezializatutako merkaturatze-enpresa?
Answer
  • Vicomtech-IK4
  • Expressive SL
  • Euskadi Kirola Fundazioa
  • INI GrafhicsNet

Question 59

Question
7.12. Zenbat erakundetan parte hartzen du EITB taldeak patroi gisa, erakundeen laguntza gisa?
Answer
  • Bat ere ez
  • 5
  • 9
  • 13

Question 60

Question
7.13. ETB3 zer da?
Answer
  • Euskarazko telebista-kate jeneralista bat
  • Gaztelaniazko telebista-kate jeneralista bat
  • Haur-gazteen kate tematiko bat, euskaraz
  • Haur-gazteen kate tematiko bat gaztelaniaz

Question 61

Question
7.14. Informazio- eta entretenimendu-edukien atariaren web-helbidea hau da:
Answer
  • eitb.eus
  • eitb.info
  • eitb24.com
  • eitb.es

Question 62

Question
8.1. EITB taldeko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Planari dagokionez, zein legek sustatu zuen plan horiek Euskadin egitea?
Answer
  • 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa
  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
  • Otsailaren 5eko 2/1988 Legea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzkoa

Question 63

Question
8.2. Zenbat berdintasun-plan izan ditu EITB taldeak orain arte?
Answer
  • Bat
  • Bi
  • Hiru
  • Lau

Question 64

Question
8.3. Zer kargu espezifiko arduratzen da talde osorako zeharkako berdintasun-politikak ezartzeaz?
Answer
  • EITBko Berdintasun-Arduraduna
  • Prebentzio eta Osasuneko Zuzendaritza
  • Prestakuntzako Zuzendaritza
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza

Question 65

Question
8.4. EITB taldeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren Politika eta Antolaketa ardatzari dagokionez, ondorengoetatik zein EZ da proposatutako ildo bat?
Answer
  • Langileak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren beharrari buruz
  • Komunikazio inklusiboa erabiltzea, emakumeak ikusarazteko
  • Sexuaren aldagaia modu sistematizatuan sartzea datu-base eta analisi estatistiko guztietan
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna defendatzeko egitura instituzional berriak sortzea

Question 66

Question
8.5. EITB taldeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Planeko pertsonen kudeaketa ardatzari dagokionez, ondorengoetatik zein EZ da proposatutako ildo bat?
Answer
  • Lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko eskubidea bermatzen duten jarduerak abian jartzea
  • Berdintasunerako barne-sareen sorrera sustatzea
  • Gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasuna zaintzea
  • Sexu-jazarpenik eta sexuan oinarritutako jazarpenik gabeko lan-ingurunea bermatzea

Question 67

Question
8.6. EITB taldeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Planaren edukien ardatzari dagokionez, hauetatik zein EZ da proposatutako jarduketa-ildoetako bat?
Answer
  • Albistegietan emakumeen presentzia handitzea
  • Tertulietan emakumeen eta gizonen presentzia parekatzea
  • Indarkeria matxistari buruzko informazio-tratamendu egokia egitea
  • Emakumeek egindako kirolaren presentzia sustatzea

Question 68

Question
8.7. Zein kargu edo organori dagokio EITBko langileak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren beharraz, III. Berdintasun Planaren arabera?
Answer
  • Berdintasun Batzordea
  • Prestakuntza Burua
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza
  • Komunikazio eta Estrategia Zuzendaritza

Question 69

Question
8.8. Zer kargu edo organok du hizkuntza eta irudi ez-sexistei eta generoindarkeriaren tratamenduari buruzko protokoloak egiteko sortutako dokumentuak ixteko eta kontrastatzeko ardura, III. Berdintasun Planaren arabera?
Answer
  • Berdintasun Batzordeak
  • Edukien Batzordeak
  • Berdintasunaren arduradunak
  • Komunikazio eta Estrategia Zuzendaritzak

Question 70

Question
8.9. EITB taldeko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako III. Planaren arabera, nori dagokio lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko eskubidea bermatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko soldata berdintasuna zaintzeko jarduerak abian jartzea?
Answer
  • Berdintasun Batzordea
  • Prestakuntza Burua
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza
  • Komunikazio eta Estrategia Zuzendaritza

Question 71

Question
8.11. Emakumeek informazio-agendan egiten duten kirola agertzeari eta behar bezala tratatzeari dagokionez, zein EZ da proposatutako ekintzetako bat?
Answer
  • Politika bateratua sortzea, emakumeek egindako kirola sistematikoki txertatzeko
  • Kirol-erredakzioetan emakume kazetarien kopurua handitzea
  • Emakumeek egindako kirolari buruzko informazioa behar bezala tratatzeko gida bat egitea
  • Kiroleko sexismoaren aurkako kanpainak sustatzea

Question 72

Question
8.12. Zein da EITBko emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Planaren indarraldia?
Answer
  • 2017-2022
  • 2019-2025
  • 2019-2022
  • 2020-2023

Question 73

Question
9.1. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren protokoloak ezartzen du salaketak…
Answer
  • Gehienez ere hamabost eguneko epean ebatzi behar direla
  • Gehienez ere hilabeteko epean ebatzi behar direla
  • Premiaz izapidetu behar dira, eta ebazteko gehieneko epe bat ezarri behar dela
  • Barneko beste edozein prozedura bezala izapidetu behar direla

Question 74

Question
9.2. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoak datuen konfidentzialtasunaren eta babesaren printzipioan hau ezartzen du:
Answer
  • Izapide guztiak konfidentzialak izango dira
  • Osasunari buruzko datuek ez dute berariazko tratamendurik
  • Pertsonak uneoro identifikatu ahal izango dira
  • Eskubide digitalak alde batera uzten dira

Question 75

Question
9.3. EITBk sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloaren prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak…
Answer
  • Enpresaren prozedurari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea baino ez dute
  • Beren eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea baino ez dute
  • Ez dute aholkularitza edo laguntza jasotzeko eskubiderik
  • Prozedurari, eskubide eta betebeharrei, garatzen ari diren faseei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dute

Question 76

Question
9.4. Jazarpen edo sexuan oinarritutako kexa edo salaketa faltsu bat nahita aurkeztea zehapen…
Answer
  • Oso larria da
  • Larria da
  • Arina da
  • Ez da arau-haustea

Question 77

Question
9.5. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBko Protokoloaren prozeduretan berriz biktimizaziorik ez izatearen printzipioak...
Answer
  • Berdintasunari buruzko prestakuntza duten pertsonak prozesuan parte hartzera bultzatzen du
  • Ekiditen du jazarpena jasan duen pertsonak behin eta berriz azaldu behar izatea jasan dituen jokabideak
  • Pertsonek legezko mekanismoen bidez ordaina jasotzeko eskubidea izatea ezartzen du
  • Bermatzen du ez dela errepresaliarik gertatuko jazarpen-ikerketak salatzen, lekukotzen, laguntzen edo horietan parte hartzen duten pertsonen aurka

Question 78

Question
9.6. Nola aplikatzen da sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren protokoloa?
Answer
  • Hitzarmenaren eremuan dauden pertsonei bakarrik
  • EITB taldean lan egiten duten pertsona guztiei, langile autonomoei izan ezik
  • EITB taldean lan egiten duten pertsona guztiei, langile autonomoei eta kontratetako langileei izan ezik
  • EITB taldean lan egiten duten pertsona guztiei

Question 79

Question
9.7. Nola du izena EITB Taldearen intranetak?
Answer
  • EITBnet
  • Tortolika
  • eitb.eus
  • IntraEITB

Question 80

Question
9.8. Ondorengoetatik, zein da EITBren protokoloaren araberako sexu jazarpenaren adibide bat (eta ez sexuan oinarritutako jazarpenarena)?
Answer
  • Adierazpen sexistak erabiltzea
  • Ekarpenak, iruzkinak edo ekintzak alboratzea, egiten dituen pertsonaren sexuaren arabera
  • Iradokizun sexualak egitea
  • Hierarkian gorago dauden emakumeen aginduak edo jarraibideak betetzeari uko egitea

Question 81

Question
9.9. Ondorengoetatik, zein da EITBren Protokoloaren arabera sexuan (eta ez sexu-jazarpenean) oinarritutako jazarpenaren adibide bat?
Answer
  • Beste sexuak tradizioz bere gain hartu izan dituen zereginak beren gain hartzen dituzten pertsonak barregarri uztea
  • Izaera sexualeko txisteak edo lausenguak behin eta berriz kontatzea
  • Pertsona baten sexu-konnotazioa edo bizitza sexualari buruzko zurrumurruak zabaltzea
  • Beharrezkoa izan gabe pertsonarekin bakarrik geratzea nahita bilatzea

Question 82

Question
9.10. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoloaren arabera, sexu-jazarpentzat edo sexuan oinarritutako jazarpentzat hartzen ez diren jokabide sexistak…
Answer
  • Idatziz aurkeztu behar dira
  • Ahoz aurkez daitezke
  • Behin eta berriz gertatzen direla frogatu behar da
  • Zehagarriak dira beti

Question 83

Question
9.11. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoloaren arabera, zer epe du jokabide sexisten gaineko prozedurak?
Answer
  • Hiru lanegun
  • Bost lanegun
  • Zazpi lanegun
  • Ez du gehienezko eperik

Question 84

Question
9.12. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoloaren arabera, salaketa formalak hora bidali behar dira:
Answer
  • Aholkularitza Konfidentziala
  • Berdintasun Batzordea
  • Prestakuntzako Zuzendaritza
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza

Question 85

Question
9.13. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoloaren arabera, nork aurkez dezake salaketa?
Answer
  • Biktimak bakarrik
  • Biktimak edo era horretako ekintzaren baten berri duen edozein pertsona batek
  • Langileen organoak eta langileen ordezkariak bakarrik
  • Aholkularitza konfidentziala baino ez

Question 86

Question
9.14. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako EITBren Protokoloaren arabera, salaketa formalei buruzko prozedurak zenbateko epea du?
Answer
  • Bost lanegun
  • Zazpi lanegun
  • Hamar lanegun
  • Ez du gehienezko eperik

Question 87

Question
9.15. Ondorengoetatik, zein EZ da inguruabar astungarritzat hartzen sexujazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuetan, EITBren protokoloaren arabera?
Answer
  • Hierarkia-nagusitasunaz abusatzea
  • Errepikatzea
  • Maltzurkeria
  • Jokabide sexistak

Question 88

Question
10.1. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodeak…
Answer
  • Zigor Kodeko delitu guztiak barne hartzen ditu.
  • Ordainbideak faltsutzeko delituak barne hartzen ditu
  • Jabetza intelektualaren aurkako delituak barne hartzen ditu
  • Pertsona juridikoei egotz dakizkiekeen delitu guztiak barne hartzen ditu.

Question 89

Question
10.2. Ondorengoetatik, zein EZ da EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodeak aztertutakoen artean dagoen delitu mota bat?
Answer
  • Intimitatearen eta bortxatze informatikoaren aurkako delitua
  • Iruzur eta iruzurren delitua
  • Kalte informatikoen delitua
  • Lurralde-antolamenduari eta hirigintzari buruzko delituak

Question 90

Question
10.4. Ondorengo hauetatik, zein EZ da langileen eskubideen aurkako delitua, EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodearen arabera?
Answer
  • Langileei lana ematea Gizarte Segurantzaren araubidean alta eman dutela jakinarazi gabe
  • Lan-baimenik ez duten atzerritarrak enplegatzea
  • Askatasun sindikalaren erabilera eragoztea
  • Behar diren baliabideak jartzea, langileek segurtasun- eta higiene-neurri egokiekin lan egin dezaten

Question 91

Question
10.5. EITBren Etika eta Jokabide Kodea interpretatzea eta betetzea kudeatzen duen kargua edo organoa honakoa da:
Answer
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza
  • Kontrol Organo independentea
  • Estrategia eta Komunikazio Zuzendaritza
  • Administrazio Kontseilua

Question 92

Question
10.6. EITBren Etika eta Jokabide Kodean jasotako errespetuzko tratuaren eta barne-harremanetako diskriminazioaren debekuaren printzipioak honakoa jasotzen du:
Answer
  • EITB taldean lan egiten duten pertsonak duintasunez, errespetuz eta justiziaz tratatzea
  • Barne-harremanetan euskararen erabilera normalizatzeko politikak garatzea
  • Kalitatezko edukiak diseinatu eta garatzea
  • Hirugarrenen datuen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna errespetatzen dela bermatzea.

Question 93

Question
10.8. EITBren Etika eta Jokabide Kodeak gizartearekiko jasotzen dituen konpromisoak honakoak dira:
Answer
  • Erantzukizun sozial korporatiboa
  • Gardentasuna
  • Erantzukizun sozial korporatiboa eta gardentasuna
  • Erantzukizun sozial korporatiboa, gardentasuna eta ingurumenarekiko errespetua

Question 94

Question
10.9. EITB taldearen Oparien Politikak…
Answer
  • Profesionalen esku uzten du oparien egokitasuna interpretatzea
  • Gehienez 200 euroko opariak emateko eta jasotzeko aukera ematen du
  • Promozio-opariak bakarrik emateko aukera ematen du
  • Bitartekarien bidez opariak ematea eta jasotzea ahalbidetzen du

Question 95

Question
10.10. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planari dagokionez …
Answer
  • Prebentzio-planak borondatezkoak dira, baina pertsona juridikoa inputatzea eta kondenatzea ekidin dezakete
  • Prebentzio-planak nahitaezkoak dira pertsona juridikoentzat
  • Delituak ezin zaizkie egotzi pertsona juridikoei
  • Pertsona juridikoentzako gehieneko zigorrak isunak baino ez dira

Question 96

Question
10.11. Ondorengoetatik, zein ez da pertsona juridikoen erantzukizun penala saihestu ahal izateko “beharrezko kontrol-printzipioaren” ezaugarrietako bat?
Answer
  • Finantza-baliabideak kudeatzeko ereduak izatea
  • Diziplina-sistema bat ezartzea
  • Balizko arriskuen eta ez-betetzeen berri ematea
  • Araua ondasun- eta zerbitzu-hornitzaileei aplikatzea

Question 97

Question
10.12. Ondorengo dokumentuetatik, zein EZ du barne hartzen EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planak?
Answer
  • Delituak Prebenitzeko Eskuliburua
  • Delituen Prebenitzeko Kodea
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana
  • Etika eta Jokabide Kodea

Question 98

Question
10.13. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planaren aplikazio-eremua aplikagarria da …
Answer
  • Zuzendaritza-taldeari bakarrik
  • Zuzendaritza-taldeari eta Administrazio Kontseiluari
  • Erakunde publikoko langile guztiei
  • Ente publikoko eta bere sozietateetako langile guztiei

Question 99

Question
10.14. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodearen arrisku-mapak…
Answer
  • Delitu-mota guztiak barne hartzen ditu
  • Arriskua zehazten du probabilitatearen eta inpaktuaren arabera
  • Probabilitate handia edo onartezina duten delituak bakarrik hartzen dira kontuan
  • Ez ditu barne hartzen garrantzirik gabeko arriskua duten delituak

Question 100

Question
10.15. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodearen arrisku-maparen arabera, delitu batek probabilitate eta arrisku maila neurritsua, handia edo onartezina badu...
Answer
  • Horren berri eman behar zaio kontrol-erakundeari
  • Neurriak hartu behar dira arrisku maila maila baxura edo garrantzirik gabekora murriztu arte
  • Arrisku-arrakala dagoela adierazten du
  • Planaren hurrengo berrikuspenean aztertu behar dira

Question 101

Question
10.16. Kontrol Organo Independenteak berrikusi behar du EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodea…
Answer
  • Gutxienez urtean behin
  • Gutxienez bi urtean behin
  • Gutxienez hiru urtean behin
  • Arrisku neurritsu, handi edo onartezin bat identifikatzen den bakoitzean

Question 102

Question
10.17. Zein da EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodea kontrolatzeaz arduratzen den organoa?
Answer
  • Administrazio Kontseilua
  • Zuzendaritza Nagusia
  • Giza Baliabideen Zuzendaritza
  • Kontrol Organo Independente bat

Question 103

Question
10.18. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Kodearekin lotutako prestakuntza…
Answer
  • Berdina izango da interes-talde guztientzat
  • Urtero berrikusiko da
  • EITBko zuzendaritza-taldeak bakarrik bete beharko du
  • Nahitaezkoa izango da EITB erakunde publikoko langile guztientzat

Question 104

Question
10.19. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planaren erregelamenduak Kontrol Organo Independente bat sortzea aurreikusten du. Nork izendatzen du?
Answer
  • EITBren Administrazio Kontseiluak
  • Erredakzio Kontseiluak
  • Erakundearen Zuzendaritza Taldeak (G5)
  • Estrategia eta Komunikazio Sailak

Question 105

Question
10.20. EITB taldean, norengana jo behar da delituzko jarduerei, Delituak Prebenitzeko Kodearen urraketei eta Etika eta Jokabide Kodearen urraketei buruzko barne-salaketetarako?
Answer
  • Kontrol Organo Independentera
  • EITBren Administrazio Kontseilura
  • Erredakzio Kontseilura
  • Estrategia eta Komunikazio Sailera

Question 106

Question
10.21. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren arabera, nori dagokio salaketak baloratzea eta, delituzko jarduketen kasuan, instrukzio-prozedura izapidetzea?
Answer
  • Erredakzio Kontseiluari
  • EITBren Administrazio Kontseiluari
  • Estrategia eta Komunikazio Sailari
  • Kontrol Organo Independenteari

Question 107

Question
10.22. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren arabera, Kontrol Organo Independentea bildu behar da…
Answer
  • Presidenteak deitzen duen guztietan, eta gutxienez urtean behin
  • Idazkariaren ekimenez
  • Erakundearen Zuzendaritza-taldearen ekimenez (G5)
  • Presidentearen ekimenez, eta gutxienez sei hilean behin.

Question 108

Question
10.23. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren diziplina-araubidearen arabera, EITB taldearen Etika eta Jokabide Kodean hartutako printzipio eta konpromisoak urratzea honako hutsegitetzat jotzen da:
Answer
  • Arina
  • Larria
  • Oso larria
  • Larria, non eta Kontrol Organo Independenteak ez duen uste ez direla larriak

Question 109

Question
10.24. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren diziplina-araubidearen arabera, arau-hauste oso larriei (delitu bat egitea) zehapen hau ezar dakieke:
Answer
  • Isuna
  • Aldi baterako etetea, hiru egunetik hogeita hamar egunera bitartean.
  • Ahozko ohartarazpena
  • Diziplinazko kaleratzea

Question 110

Question
10.25. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren diziplina-araubidearen arabera, arau-hauste larriei zehapen hauek jar dakizkieke:
Answer
  • Isuna
  • Aldi baterako etetea, hiru egunetik hogeita hamar egunera bitartean.
  • Ahozko ohartarazpena
  • Diziplinazko kaleratzea

Question 111

Question
10.26. EITB taldeko Delituak Prebenitzeko Planaren Erregelamenduaren diziplina-araubidearen arabera, hauetako zein EZ da arau-hauste arin baten ondorioa?
Answer
  • Isuna
  • Ahozko ohartarazpena
  • Idatzizko kargu-hartzea
  • Enplegua eta soldata kentzea, egun batetik bi egunera bitartean

Question 112

Question
10.28. Delituak Prebenitzeko Planaren arabera, nori zuzenduko zaio arauhausteak ekar ditzaketen portaeren salaketa?
Answer
  • Tortolika
  • salaketak@eitb.eus
  • Gardentasun-ataria
  • info@ehu.eus

Question 113

Question
10.29. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren arabera, nork egin dezake salaketa?
Answer
  • EITBko zuzendaritza-taldeak
  • EITB taldeko langile guztiek, zuzendariek izan ezik
  • EITB taldeko langile guztiek
  • EITB taldeko langile guztiek eta EITB taldekoak ez diren eta interestaldeetako kide diren hirugarren guztiek

Question 114

Question
10.30. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren arabera, nori sala dakioke?
Answer
  • EITBko zuzendaritza-taldeari.
  • EITB taldeko langile guztiei, zuzendariei izan ezik
  • EITB taldeko langile guztiei
  • EITB taldeko langile guztiei eta interes-taldeak diren kanpoko erakundeetako langile guztiei

Question 115

Question
10.32. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren arabera, delitu bat egin dela egiaztatzen bada …
Answer
  • Diziplinazko kaleratzea proposatuko da, eta gertakarien berri emango zaio dagokion jurisdikzio-organoari
  • spedientea Giza Baliabideen departamentura bidaliko da, delituaren larritasuna ebalua dezan
  • Dagokien jurisdikzio-organoei kontsulta egingo zaie hartu beharreko neurriei buruz
  • Arau-haustea arintzat edo larritzat kalifikatuko da

Question 116

Question
10.33. EITB taldearen Delituak Prebenitzeko Planaren arabera, delitu ez den arau-hauste bat egin dela egiaztatzen bada …
Answer
  • Diziplinazko kaleratzea proposatuko da, eta gertakarien berri emango zaio dagokion jurisdikzio-organoari
  • Dagokien jurisdikzio-organoei kontsulta egingo zaie hartu beharreko neurriei buruz
  • Kontrol Organo Independenteak egokitzat jotzen duen zehapena proposatuko du, arau-haustea arintzat edo larritzat jotzen duenaren arabera
  • Giza Baliabideen Departamentuak gertakarien berri emango dio dagokion jurisdikzio-organoari

Question 117

Question
10.34. Non egin behar dira EITB taldeko Delituen Prebentzio-Planari buruzko kontsultak?
Answer
  • Tortolika
  • salaketak@eitb.eus
  • Gardentasun-ataria
  • complianceinfo@eitb.eus

Question 118

Question
10.35. Kontrol-organo independenteak berrikusi behar du EITB taldeko Delituen Prebentzio-Plana…
Answer
  • Gutxienez sei hilean behin
  • Gutxienez urtean behin
  • Gutxienez bi urtean behin
  • Gutxienez hiru urtean behin

Question 119

Question
11.1. Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna EITB taldean?
Answer
  • EITB Taldea (Q0191001G)
  • EITBnet, S.A.
  • ETB, EITB Radio eta EITBnet
  • ETBsat

Question 120

Question
11.2. EITB taldean, datuen babesari dagokionez langileak hautatzeko prozesuetan, hautagaien datuak web orrian honela jakinaraziko dira:
Answer
  • Izen-abizenak
  • NANa
  • Identifikazio-kodea
  • Gizarte Segurantzako zenbakia

Question 121

Question
11.3. EITB taldean, datuen babesari dagokionez langileak hautatzeko prozesuetan, nola gordeko dira hautagaien datuak?
Answer
  • Modu Iraunkorrean
  • Lan-poltsan dagoen bitartean eta eta, poltsatik ateratzen badira, urtebetez
  • Lan-poltsa indarrean dagoen bitartean
  • Hiru urtez

Question 122

Question
11.4. Zein helbidetan kudeatu daitezke datu pertsonalen kudeaketari buruzko eskubideak EITB taldean?
Answer
  • Tortolika
  • salaketak@eitb.eus
  • dbo-dpd@eitb.eus
  • complianceinfo@eitb.eus

Question 123

Question
11.5. EITB taldean, beka eta praktiketarako datuak babesteari dagokionez, datu ekonomiko pertsonalak gorde egingo dira…
Answer
  • Urtebetez
  • Bi urtez
  • Bost urtez
  • Hamar urtez

Question 124

Question
11.6. EITB taldean, kontaktuei buruzko datuen babesari dagokionez, nola gordeko dira datuak?
Answer
  • Interesdunak bere oposizioa edo baja agertu arte
  • Urtebetez
  • Bi urtez
  • Bost urtez

Question 125

Question
11.8. EITB taldean, datuen babesari dagokionez, datuen tratamendua mugatzea eska daiteke?
Answer
  • Ez, inoiz ez
  • Bai, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren bidez.
  • Bai, berehalako ondorioekin
  • Bai, egoera jakin batzuetan eta egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik

Question 126

Question
11.9. EITB taldean, datuak babesteari eta datu pertsonalak eskuratzeari dagokienez …
Answer
  • EITBk ez du zertan jakinarazi eman diren datu pertsonalak dituen ala ez
  • Pertsonek ez dute eskubiderik eman dituzten datu pertsonalak eskuratzeko
  • Pertsonek datu okerrak zuzentzeko eska dezakete
  • Ezin da inola ere eskatu dauden datuak ezabatzea

Question 127

Question
11.10. EITB taldeak antolatutako ekitaldi, jardunaldi edo ekitaldietan parte hartuz gero, datuak babesteko araudiaren arabera…
Answer
  • Datuak gordeko dira interesdunak aurka edo baja agertu arte
  • Datuak urtebetez gordeko dira, ekitaldia amaitzen denetik aurrera
  • Datuak bi urtez gordeko dira, ekitaldia amaitzen denetik aurrera
  • Datuak ekitaldia, jardunaldia edo ekitaldia amaitzean ezabatuko dira

Question 128

Question
11.11. EITB taldean, dokumentu-funtsen kasuan, datuak babesteko politikak ezartzen du honako hauek gordeko direla:
Answer
  • Ekitaldia amaitu eta hamar urtez
  • Mugagabe, salbu eta interesdunak ahaztua izateko eskubidea baliatzen badu
  • Mugagabe, kasu guztietan
  • 25 urtez

Question 129

Question
11.12. EITB taldean, newsletterren kasuan, nola gordeko dira datuak?
Answer
  • Mugagabe, kasu guztietan
  • Pertsonak tratamendu horren aurka dagoela agertu arte
  • Interesdunak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari eskatu arte
  • Urtebetez

Question 130

Question
11.15. EITB taldean, bideozaintza bidezko segurtasunari buruzko informazioari dagokionez, nola gordeko dira datu pertsonalak?
Answer
  • Hilabetez
  • Hiru hilabetez
  • Sei hilabetez
  • Urtebetez

Question 131

Question
11.17. EITB taldean, gardentasunari buruzko datuen babesari dagokionez, nola gordeko dira datu pertsonalak?
Answer
  • Eremu bakoitzeko legeria sektorialean finkatutako aldietan
  • Gutxienez urtebetez
  • Interesdunak baja eskatu arte
  • Interesdunak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari eskatu arte

Question 132

Question
12.1. Zenbat edizio izan ditu EITBren Estilo liburuak?
Answer
  • Bat
  • Bi
  • Hiru
  • Lau

Question 133

Question
12.2. Zein dokumentuk ezartzen ditu EITBn informazio-tratamendu jakin bat edo lanbide-jardun jakin bat eskatzen duten kazetaritza-alderdiei buruzko adostasun-jarraibideak?
Answer
  • EITB 2030 Estrategiak
  • EITBren Estilo liburuak
  • EITB Berdintasun Planak
  • Administrazio Kontseiluaren barne-erregelamenduak

Question 134

Question
12.3. Hauetako zein EZ da EITBren Estilo liburuan jasotako zerbitzu publikoko eginkizunetako bat?
Answer
  • Kalitatezko informazioa bermatzea
  • Euskal kultura sustatzea eta zabaltzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan publizitate-industria sustatzea
  • Gizarte-kohesioa lortzen laguntzea

Question 135

Question
12.4. EITBren Estilo liburuak eskaintza “denentzat” gisa definitzen du, eta horrek esan nahi du…
Answer
  • Herritarrentzako eskaintza egitea, euskarazko eta gaztelaniazko multimedia-edukiekin
  • Edukien eskaintza nagusiki gaztelaniaz egitea
  • Komunikabideen artean ahalik eta finantzaketa handiena lortzea
  • Entretenimenduarekin lotutako edukietan arreta jartzea

Question 136

Question
12.5. EITBren Estilo liburuaren arabera, gizarte-erantzukizun korporatiboaren helburuen artean honako hauek daude:
Answer
  • Euskararen normalizazioa eta prestigioa
  • Bi hizkuntza ofizialen normalizazioa eta prestigioa
  • EITBk talde gisa duen irudia zabaltzea
  • Informazio-lidergoa

Question 137

Question
12.6. EITBk bete behar duen zerbitzu publikoa emateko mandatua kontrolatzen duen kontrol-erakunde independentea honako hau da:
Answer
  • EITBko Administrazio Kontseilua
  • Ikus-entzunezkoen Euskal Kontseilua
  • EITBren Legebiltzar Kontrolerako Batzordea
  • Kontrol-organo independentea

Question 138

Question
12.7. Estilo liburuan jasotzen den bezala, informazioa eskuratzea oinarrizko eskubidea da, eta eskubide horren titularra…
Answer
  • Hedabideak dira
  • Hedabide publikoak dira
  • Gobernuak dira
  • Herritarrak dira

Question 139

Question
12.8. Estilo Liburuan jasotzen denez, adierazpen- eta informazio-eskubideen defentsan…
Answer
  • Garrantzi publikoko eta interes orokorreko gaiek lehentasuna izango dute
  • Pertsona gehiagori interesatzen zaizkien gaiek lehentasuna izango dute
  • Egitate jakin batzuen estaldura mediatikoa eska daiteke
  • Iritzi-sortzaileek informazio-jarraibideak ezartzen dituzte

Question 140

Question
12.9. Iturriekin egindako lanean, Estilo liburuak honako hau jasotzen du:
Answer
  • Egindako galderei erantzuteko betebeharra
  • Hitz ez egiteko eskubidea
  • Ez erantzuteko eskubidea, interes orokorreko gaietan izan ezik
  • Kontsultatutako iturri guztiak adieraztea

Question 141

Question
12.10. EITBren Estilo liburuan bizikidetzaren balio zibikoen defentsan jasotako funtsezko printzipioen artean, honako hauetan aitortutakoak aipatzen dira:
Answer
  • Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala
  • Konstituzioa
  • Estatutua
  • Aplikatu beharreko lege- eta administrazio-araudi guztiak.

Question 142

Question
12.11. Estilo liburuan jasotako “diskriminaziorik ezaren” printzipioak barne hartzen du…
Answer
  • Erlijio-bereizkeria, funtsean
  • Generoagatiko, arrazagatiko edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatiko gorrotoa edo diskriminazioa ez bultzatzea
  • Iritziengatiko diskriminaziorik eza
  • Kultura-aniztasuna errespetatzea

Question 143

Question
12.12. EITBren Estilo liburuaren arabera, erlijioaren tratamendua, zuzenduko duen printzipioa … da.
Answer
  • Laikotasuna
  • Agnostizismoa
  • Konfesionaltasuna
  • Akonfesionaltasuna

Question 144

Question
12.13. EITBren Estilo liburuaren arabera, bertako profesionalek…
Answer
  • Ezin dute sinbologia erlijiosorik erakutsi, baina bai politikoa edo ideologikoa.
  • Ezin dute sinbologia politiko edo ideologikorik erakutsi, baina bai erlijiosoa
  • Ezin dute erlijio-sinbologiarik erakutsi, ezta sinbologia politiko edo ideologikorik ere
  • Edozein motatako sinbologia erakusteko askatasuna dute

Question 145

Question
12.14. EITBren Estilo liburuaren arabera, hizkuntzarekiko konpromisoa
Answer
  • Hizkuntza errespetuz erabiltzea bultzatuko du, batez ere euskara
  • Hizkuntza errespetuz erabiltzea bultzatuko du, batez ere gaztelania
  • Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimenak eta proiektuak bultzatuko ditu
  • Ekimenak eta proiektuak bultzatuko ditu bi hizkuntza ofizialetan

Question 146

Question
12.15. Arreta eta babes berezia merezi duten kolektiboen artean, Estilo liburuak honako hauek identifikatzen du:
Answer
  • Gazteak eta adingabeak
  • Hirugarren adina
  • Erlijio-gutxiengoak
  • Kirol minoritarioak

Question 147

Question
12.16. Estilo liburuaren arabera, EITBk jardun behar du…
Answer
  • Tokiko komunikabide gisa
  • Nazioarteko bokazioa duen komunikabide gisa
  • Komunikabide espezializatu gisa
  • Berezkoa duen komunikazioaren eremuko hedabide lider gisa

Question 148

Question
12.17. Hizkuntza konstruktibo eta komunaren erabileran, estilo-liburuak erreferentziako dokumentu gisa aipatzen du…
Answer
  • Euskaltzaindiaren arauak eta izendapenak
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikuskatutako testuliburuak.
  • Euskaltzaindiaren arauak eta izendapenak, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikuskatutako testuliburuak
  • Administrazio publikoek sortutako dokumentu ofizial guztiak

Question 149

Question
12.18. EITBren Estilo liburuaren arabera, oro har, erabili beharreko eredua honako hau da:
Answer
  • Euskalkiak
  • Euskara batua
  • Euskalkiak eta batua berdin
  • Kazetari bakoitzak aukeratuko du

Question 150

Question
12.19. Ondorengo guneetatik, zeinetan EZ da aurreikusten euskalkiak erabiltzea EITBren estilo liburuaren arabera?
Answer
  • Gaur egungo alderdiak edo alderdi historikoak modu espresibo edo errealistan erakutsi nahi direnean
  • ETBkoak ez diren pertsonen kolaborazioetan, tokian tokiko barietateaz mintzatzea nahiago badute
  • Pertsonaia gidoidunen antzezpenean
  • Kirol-emanaldietan

Question 151

Question
12.20. EITBren Estilo liburuaren arabera, euskara zuzen eta normalizatua erabiltzeko jarraibideak honako hauek dira:
Answer
  • Euskaltzaindia
  • EITBren Euskara Zerbitzuak
  • Euskaltzaindia eta EITBren Euskara Zerbitzuak
  • Komunikatzaile bakoitzaren irizpidearen arabera geratzen da.

Question 152

Question
12.21. Euskara gaztelaniazko kanaletan erabiltzeari buruz, Estilo liburuak hau adierazten du:
Answer
  • Ezin dela inola ere erabili
  • Euskarari ikusgarritasuna eman behar zaiola, adibidez, euskarazko agurrekin
  • Euskarazko esku-hartze luzeak sar daitezke gaztelaniazko kanaletan, nahiz eta entzuleek ulertu ezin
  • Komunikatzaile bakoitzak erabakiko du nola erabili

Question 153

Question
12.22. Termino administratiboen eta toponimoen erabileran
Answer
  • Gaztelania lehenetsiko da
  • Euskara lehenetsiko da
  • Bi hizkuntzetan aipatuko dira beti
  • Estilo liburuan eta haren eranskinetan jasotako gomendioek arautuko dituzte

Question 154

Question
12.23. EITBren Estilo liburuaren arabera…
Answer
  • Argi eta garbi bereizi behar dira informazioa eta iritzia
  • Informazioak iritziak izan ditzake
  • Kronika edo kritika informatiboak baino ez dira izango
  • Ezin da iritzi-tarterik egon EITBn

Question 155

Question
12.24. EITBren Estilo liburuaren arabera, egiazkotasuna…
Answer
  • Ikuspegi guztiak zabalduz lortzen da
  • Profesionalen neutraltasunaren bidez lortzen da
  • Gertaerak egiaztatzea eta gertakariak iturri desberdinetatik kontrastatzea eskatzen du
  • Usteak edo zurrumurruak zabaltzeko aukera ematen du

Question 156

Question
12.25. Espazio pribatuetan hartutako irudiak eta soinuak jasotzeari buruz, Estilo liburuak honako hau ahalbidetzen du:
Answer
  • Kasu guztietan jaso daitezke
  • Egoera jakin batzuetan jaso daitezke bakarrik
  • Aldez aurretiko baimenarekin jaso daitezke bakarrik
  • Pertsonen izen onak edo intimitateak ospeari eragiten ez badio jaso daitezke bakarrik

Question 157

Question
12.26. Bizitza pribatuari buruzko edo harekin zerikusia duten egitate, datu, irudi edo dokumentuen dibulgazioa mugatzea, baldin eta haien ospean eragina izan badezakete.
Answer
  • Kasu guztietan errespetatu behar da
  • Espazio pribatuetan mugatu behar da
  • Ez du mugarik izango interes publiko, historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsua nagusitzen den egoeretan
  • Muga daitezke, ospeari kalte egiten badiote

Question 158

Question
12.27. EITBren Estilo liburuaren arabera, karikaturak…
Answer
  • a) Ezin dira inoiz erabili
  • b) Pertsona publiko edo nabarmentasun eta ospe handiko profesionalei buruzkoak izan daitezke
  • c) Interpretatzeko tresna orokorra dira
  • d) Ordezkatutako pertsonen aurretiazko baimena behar dute.

Question 159

Question
12.28. EITBren Estilo liburuaren arabera, errugabetasun-presuntzioari dagokionez…
Answer
  • Epai irmoen aurretik, honako termino hauek erabili behar dira: "ustezko", "inputatua", "atxilotua" edo "auzipetua"
  • Ekintza edo delitu batean inplikatuta egon daitezkeen pertsonen filiazioa eta irudiak eskaini behar dira
  • Izen guztiak sartu behar dira, senideenak eta hurbilekoenak barne
  • Datu osagarriak eman behar dira, hala nola jatorrizko herrialdea edo etnia

Question 160

Question
12.29. EITBko profesionalen kanpoko kolaborazioen inguruan…
Answer
  • Ezin dute inolako publizitate-ekitaldi edo -kanpainatan parte hartu
  • Publizitate-kanpainetan edo ekitaldietan parte har dezakete, zuzendaritzaren aldez aurreko baimenarekin
  • Era guztietako sustapen- eta publizitate-ekitaldietan parte har dezakete
  • Mugek beren irudia eta/edo ahotsa ematen dutenei baino ez diete eragiten.

Question 161

Question
12.30. EITBren Estilo liburuaren arabera, langileek…
Answer
  • Ezin dituzte onartu merkatu-baliorik gabeko opariak
  • Ezin dituzte onartu kazetaritza-lanerako beharrezkoak diren materialak (liburuak, filmak)
  • Ezingo dira onartu eskupekoak edo opariak beren jarduerari dagozkion gaietan
  • Ezin dute sustapen-bidaia informatiborik onartu

Question 162

Question
12.31. EITBren Estilo liburuaren arabera…
Answer
  • EITBko profesionalek EITBk antolatutako lehiaketa eta zozketetan parte har dezakete
  • Banaka lehiatu daitezke lehiaketa, txapelketa edo jaialdietan.
  • Sariak eta onirizpenak partekatu behar dituzte, diruzkoak izan zein izan ez
  • Diru-zuzkidurarik gabeko sariak baino ezin dituzte eskuratu

Question 163

Question
12.32. EITBren Estilo liburuaren arabera, kontzientzia-klausula…
Answer
  • Ez zaie EITBko langileei aplikatuko
  • EITBko langile guztiei aplika dakiekeen eskubidea da
  • Hitzez gauza daiteke
  • Informazioaren profesionalak babesten dituen eskubide bat da

Question 164

Question
12.33. EITBren Estilo liburuak hau dio sekretu profesionalari buruz:
Answer
  • a) Ez du inolako mugarik
  • b) Iturrien identitateari bakarrik eragiten dio, ez ordea oharrei, dokumentuei eta haien nortasuna argitzen lagun dezaketen euskarri guztiei
  • c) Eraitsi egin daiteke iturriak informazioa jakinaren gainean faltsutu badu, edo bide bakarra bada inoren segurtasunaren, osasunaren eta askatasunaren kontrako delitu bat eragozteko
  • d) Ez dago baimenduta

Question 165

Question
12.34. EITBren Estilo liburuaren arabera, iritzia ematen dutenek edo komunikabideentzat adierazpenak egitea onartzen dutenek…
Answer
  • Sei hilabeterako lagatzen dituzte
  • Mugarik gabe erabiltzen dira
  • Horiek nola erabiliko diren jakinarazi behar zaie
  • Baimen idatzia aurkeztu behar dute

Question 166

Question
12.35. EITBren Estilo liburuaren arabera, erantzuteko eskubidea…
Answer
  • Ezin da ukatu
  • Ukatu egin daiteke, modu arrazoituan, legean jasotako arrazoien arabera
  • Erreplika jaso eta 15 eguneko epean igorriko da
  • Edozein espazio motatan egin daiteke, informazioa edo iritzia zabaldu zen tokia edozein dela ere

Question 167

Question
12.36. EITBren Estilo liburuaren arabera, akatsak zuzentzeko eskubidea…
Answer
  • Informazioa zabaldu eta hurrengo hamabost egunetan gauza daiteke
  • Automatikoki aplikatu behar da
  • Ez da aplikagarria EITBn
  • EITBko zerbitzu juridikoak interpretatu eta baloratu behar du

Question 168

Question
12.37. EITBren Estilo liburuaren arabera, giza eskubideei, biktimen aitorpena eta bakeari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Alderdien esku sartzeak edo ezarpenak onartzea
  • Irudi malkartsuak edo entzuleak zauritzen dituzten soinuak zabaltzea
  • Biktimen eta haien hurbilekoen mina ikusaraztea
  • Biktimen nortasuna zaintzea, baieztapen ofiziala lortu arte eta, bereziki, familia eta gertukoak informatu arte

Question 169

Question
12.38. EITBren Estilo liburuaren arabera, gerrak, gatazka armatuak eta terrorismoa tratatzeko jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Eufemismoak erabiltzea eta terroristen edo gatazkan dauden alderdien lexikoa eta argudioak norberarenak direla onartzea
  • Terrorismoaren eta gatazka armatuen informazio-tratamenduak agerian utzi behar du indarkeriazko ekintza horien erantzukizuna egileena dela, komunitate etniko, politiko, kultural eta geografiko oso bat inplikatu gabe
  • Gatazka belikoei estaldura esklusiboa ematea kazetari txertatuen bidez
  • EITBko profesionalen segurtasuna arriskuan jartzea, beharrezkoa bada

Question 170

Question
12.39. EITBren Estilo liburuaren arabera, tragediak, hondamendiak eta istripuak tratatzeko jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Kamera shock-egoeran edo muturreko sufrimendu-egoeran dauden biktimengandik hurbil egotea
  • Espekulazioak edo zurrumurruak zabaltzea
  • Hondamendi edo istripu baten ondorioz zauritutako edo kaltetutako pertsonak jazartzea elkarrizketak lortzeko
  • Biktimen eta haien senitartekoen sufrimendua, mina eta sentimendua errespetatzea

Question 171

Question
12.40. EITBren Estilo liburuaren arabera, suizidioei buruzko informazio tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Suizidioaren ondorio guztiak ikusaraztea eremu guztietan: legalak, sanitarioak, psikologikoak, etab.
  • Jokabide loriatsu eta ausart gisa aurkeztea, edo arazoei aurre egiteko metodo gisa.
  • Zenbait egoeratan suizidioen maiztasuna aipatzea
  • Suizidioei buruzko informazioetan iruzkinak egitea

Question 172

Question
12.41. EITBren Estilo liburuaren arabera, erlijio-gaiei buruzko informazio tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Erlijio-konfesioren batekiko lotura edo atxikipena erakustea
  • Lanbide-jarduna erlijio-gaien aldeko edo kontrako iritziak zabaltzeko erabiltzea
  • Estereotipoak zabaltzen dituzten klixeak edo aipamenak erabiltzea
  • Erlijio-praktikak ikuspegi akonfesional batetik tratatzea

Question 173

Question
12.42. EITBren Estilo liburuaren arabera, genero-berdintasunari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Genero-ikuspegia identifikatzea emakumeei dagozkien gaiekin soilik
  • Tradizioz emakumeei egokitutako gaiei ikuspegi positiboa ematea
  • Itxurari, egoera zibilari, harreman sentimentalari edo amatasunari heltzea emakumeak deskribatzeko
  • Emakumeen arrakasta edertasunarekin eta sentsualtasunarekin lotzea

Question 174

Question
12.43. EITBren Estilo liburuaren arabera, indarkeria matxistari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Gertaera testuinguruan kokatzen duen informazio lagungarria ematea
  • Biktimari indarkeria sexista jasatearen errua egozten dion tratamendua
  • Marjinalitate-estereotipoak erabiltzea, hala nola nazionalitatea, sinesmenak, kultura edo egoera sozioekonomikoak
  • Ikuskizunera, sentsazionalismora eta morbora jotzea

Question 175

Question
12.44. EITBren Estilo liburuaren arabera, adingabeei eta gazteei buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Ikuspegi instituzional eta ustez heldua, jarraitu beharreko patroi eta jokabideak emango dituena
  • Arrisku-portaerak edo zuhurtziagabekeriak gazteen erakargarri eta berezko gisa aurkeztea
  • Bereziki babesgabeak diren adingabeen kasuan zuhurtziaz jokatzea, adibidez, familiaren tutoretzarik gabe, edo beste herrialde batzuetako gertaerei buruzko informazioetan
  • Haurrak jaiotzea eta gazteentzat izan nahi duen informazio-estiloa erabiltzea

Question 176

Question
12.45. EITBren Estilo liburuaren arabera, immigrazioari, arrazakeriari eta xenofobiari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da
Answer
  • Bere ohituren kondena morala, esplizitua edo inplizitua
  • Immigrazioaren eta kontzeptu negatiboen artean (ilegaltasuna, delinkuentzia, kriminalitatea edo terrorismoa) lotura dagoelako ideia transmititzea
  • Honako esamolde hauek erabiltzea: "Ilegalak", "klandestinoak" edo "papergabeak"
  • “Etorkin” terminoa edo arraza-jatorria edo sorterria aipatzea, informazioa ulertzeko ezinbestekoa denean bakarrik

Question 177

Question
12.46. EITBren Estilo liburuaren arabera, desgaitasunari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Sexu edo sektore edo kolektibo jakin bati gaixotasuna edo nahasmendua lotzen dioten binomioak ezartzea
  • Hitz hauek erabiltzea: “ezindua”, “elbarria”, “gutxitua”, “urritua”, “lisiatua”, “atzeratua”, eta abar
  • Informazio medikoa ematea, soilik eragindako pertsonak baimentzen badu edo interes publikoak justifikatzen badu
  • Indarkeriaren eta osasun mentalaren artean loturak ezartzea

Question 178

Question
12.47. EITBren Estilo liburuaren arabera, droga-mendekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Droga gogorren eta droga bigunen arteko bereizketa egitea
  • Iturrien erabilera bat, fenomeno konplexua dela adierazten duena
  • “Diseinuzko drogak” adierazpena erabiliko du
  • Kontsumoa lapurretekin, dirua zuritzearekin eta abarrekin erlazionatzea

Question 179

Question
12.48. EITBren Estilo liburuaren arabera, kiroleko indarkeriari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Jarrera bortitzak justifikatzea edo horien garrantzia minimizatzea
  • Hizkuntza militarra eta belizista erabiltzea
  • Indarkeria-gertakarien berri ematea umoretik edo tonu arinean
  • Inpartzialtasunez aritzea, hau da, esan nahi du profesionalak ezin dezakeela talde baten edo beste baten zale dela erakutsi, bereziki aurkariek EITBrekiko hurbiltasun- edo kidetasun-maila bera dutenean

Question 180

Question
12.49. EITBren Estilo liburuaren arabera, animalien aurkako indarkeriari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Animaliekin egindako ikuskizunetan indarkeria-eszenak gozamenez erakustea
  • Informazioak animaliekiko tratu txarren edo indarkeriaren kausak aztertzea eta tratu txarren aurkako hobekuntza- edo jarduera proposamenak jasotzea
  • Zurrumurruak, egiaztatu gabeko informazioak edo hiri-kondairak zabaltzea
  • Animalien aurkako indarkeria barne hartzen duten informazioak ematea, haurrentzako babes bereziko tarteetan

Question 181

Question
12.50. EITBren Estilo liburuaren arabera, delinkuentziari, informazio polizialari eta judizialari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Delituak egitea errazten edo bultzaten duen informazioa ematea
  • Prozesu judizial batean inplikatutako adingabeak identifikatzea edo elkarrizketatzea
  • Xehetasun gordinak, balio-epaiek edo datu hutsalak eskaintzea elkarri
  • Terminologia-zehaztasuna

Question 182

Question
12.51. EITBren Estilo liburuaren arabera, bide-segurtasunari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Jokabide arduragabeek eragindako istripuak indarkeria- eta/edo delitutzat hartzea
  • Tonu hunkibera eta moralizatzailea
  • Motor-kiroletan, arduragaekeriaz eta ausarkeriaz gidatzea goraipatzea
  • Pertsona ospetsuek eragindako trafiko-istripuetan erantzukizuna gutxitzea

Question 183

Question
12.52. EITBren Estilo liburuaren arabera, laneko prebentzioari, istripuei eta lanbide-gaixotasunei buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Laneko istripuak edo gaixotasunak eremu pribatuko gertakari gisa tratatzea
  • Lan-istripuaren arrazoiei buruzko informazio egiaztatua eta egiazkoa izan arte espekulatzea
  • Berria ekoizpen-sektorearen egoerari buruzko txosten batekin osatzea
  • Egiazkotasuna egiaztatu zaion informazioa ezkutatzea

Question 184

Question
12.53. EITBren Estilo liburuaren arabera, ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko informazio-tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • Ingurumen-arriskuen ikuspegi alarmista eta apokaliptikoa
  • Garapen iraunkorreko eredu baten aurkako jokabide erakargarriak erakustea
  • Gobernuen, erakundeen, ekonomia-taldeen, elkarteen eta abarren presioetara eta esku-sartze-ahaleginetara jotzea
  • Orotariko iturri fidagarrietatik datozen ingurumenaren egoerari buruzko txostenek lehentasunezko jarraipena izatea

Question 185

Question
12.54. EITBren Estilo liburuaren arabera, EITBri buruzko informazio tratamendurako jarraibideetan egokitzat jotzen da…
Answer
  • EITBko profesionalek beren zereginetatik kanpoko beste esparru batzuetan egiten dituzten jardueren berri izatea
  • Euskal irrati-telebista publikoaren ereduari buruzko eztabaida eraikitzailean laguntzen duten legebiltzar-taldeen edo bestelako erakundeen ekimenen berriak
  • Beren sozietateei edo jardunei buruzko informazioak argitaratzea, edukiek interes alderdikoiei edo presio-taldeei erantzuten dietenean
  • Aktualitate informatiboari eskainitako espazioa murriztea, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko ekintzekin lotutako informazioak eskaintzeko

Question 186

Question
12.55. EITBren Estilo liburuaren arabera, EITB marka erabiltzea egokia da…
Answer
  • EITBren kanalak enpresa edo komunikabide gisa aipatzea
  • Markak itzultzea edo birformulatzea
  • Euskal Telebista (ETB), EITBnet eta Eusko Irratia izenak erabiltzea.
  • Erabilera komunean EITB marka lehenestea

Question 187

Question
12.56. Zein da EITBren nazioarteko kanalaren izena?
Answer
  • EITBSat
  • EITBInt
  • EITB Basque
  • EITB+

Question 188

Question
12.57. Informazio-iturrien erabilerari dagokionez, EITBren Estilo liburuak egokitzat jotzen du…
Answer
  • a) Informazioak zabaltzea iturriak egotzi gabe
  • b) Iturri kolektibo edo instituzionaletarako aipamen zehaztugabea
  • c) Iturriek erabilitako terminologia, komunikazio-estiloa edo jargoia mimetizatzea
  • d) Informazioa egiaztatzen duen eta, sekretu profesionaleko arrazoiengatik iturria identifikatu ezin bada, izendatu daitekeen beste iturri bat bilatzea

Question 189

Question
12.58. Adierazpenen hizkuntza-tratamenduan, EITBren Estilo liburuak egokitzat jotzen ditu bikoizketetan…
Answer
  • Giltzarri edo funtsezko diren hitzetan bikoizketako ahotsak jatorrizkoa ez zapaltzea
  • Bikoizketako ahotsak jatorrizko ahotsaren guztiz zapaltzea
  • Hitzez hitzeko bikoizketa egitea
  • Ahotsak ez zapaltzea

Question 190

Question
12.59. Adierazpenen hizkuntza-tratamenduari dagokionez, EITBren Estilo liburuak jasotzen du elkarrizketetan…
Answer
  • Elkarrizketatutako pertsonei nagusiki euskaraz hitz egiteko eskatu behar zaiela
  • Elkarrizketatutako pertsonei nagusiki gaztelaniaz hitz egiteko eskatu behar zaiela
  • Elkarrizketatuari gonbita egin behar zaiola adierazpenak bi hizkuntzetan egin ditzan
  • Elkarrizketatzaileak erabakiko duela zein hizkuntzatan lortu nahi diren adierazpenak.

Question 191

Question
12.60. EITBren Estilo liburuaren arabera, euskarak lehentasuna izango du kalean bertan lekukotzak lortzeko…
Answer
  • Adinekoak
  • Kirol-gaiak
  • Haurrak, nerabeak eta gazteak
  • Herri handietan jasotako lekukotzak

Question 192

Question
12.61. EITBren Estilo liburuaren arabera, prentsaurrekoetan, agerraldietan, etab...
Answer
  • Materialak hizkuntza batean bakarrik bilduko dira
  • Euskarazko/gaztelaniazko albistegietarako adierazpen gehigarriak eskatuko dira informazio-ekitaldia amaitzean, ekitaldian aukerarik izan ez bada.
  • Bildutako material guztiak erredakzioan itzuliko dira
  • Informazio-ekitaldian egindako adierazpenak baino ez dira jasoko

Question 193

Question
12.62. Protagonista, aditu edo lekukoekin lehen harremana izatean…
Answer
  • Bi hizkuntzak erabiliko dira
  • Gaztelania erabiliko da
  • Euskara lehenetsiko da, bereziki euskal erakundeetako ordezkariekin
  • Kazetariaren esku uzten da

Question 194

Question
12.63. Gaztelaniazko edo 3-4’’'-tik beherako hirugarren hizkuntza bateko adierazpenen kasuan, euskarazko kanaletan (ETB1, eitb.eus/eu) honako teknika hau erabiliko da:
Answer
  • Deklarazioa azaltzea
  • Deklarazioa azpidaztea
  • Deklarazioa bikoiztea
  • Deklarazioa bere horretan ematea

Question 195

Question
12.64. Gaztelaniazko edo 3-4’'-tik gorako hirugarren hizkuntza bateko adierazpenen kasuan, euskarazko kanaletan (ETB1, eitb.eus/eu) honako teknika hau erabiliko da:
Answer
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa azpidaztea, edo, bestela, bikoiztea
  • Deklarazioa bikoiztea, edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa bere horretan ematea

Question 196

Question
12.65. Euskaraz edo gaztelaniazko kanaletan (ETB2, eitb.eus) grabatutako protagonisten hirugarren hizkuntza batean egindako adierazpenen kasuan, teknika hau erabiliko da:
Answer
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa azpidaztea, edo, bestela, bikoiztea
  • Deklarazioa bikoiztea, edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa bere horretan ematea

Question 197

Question
12.66. Gaztelaniazko edo protagonisten hirugarren hizkuntza bateko adierazpenen kasuan, honako teknika hau erabiliko da Euskadi Irratian:
Answer
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, bikoiztea
  • Deklarazioa azaltzea, edo, bestela, interpretatzea
  • Deklarazioa bere horretan ematea

Question 198

Question
12.67. 10 segundo baino gutxiagoko deklarazioen kasuan, Radio Euskadin edo Radio Vitorian honako teknika hau erabiliko da:
Answer
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, azpidaztea
  • Deklarazioa azpidaztea edo, bestela, bikoiztea
  • Deklarazioa azaltzea edo, bestela, interpretatzea
  • Deklarazioa testuinguruan kokatzea

Question 199

Question
12.68. EITBren Estilo liburuaren arabera, zuzeneko emanaldietan egokia da…
Answer
  • Zuzenekoa erabiltzea pertsona bati gerturatzeko, uko egiteko aukera eman barik bere adostasuna lortzeko
  • Eszenaratzearen aurretiazko azterketa egitea, gerta daitezkeen ezustekoei aurrea hartzeko
  • Kazetaria albistearen objektuan bihurtzea
  • “Zuzeneko faltsua” behin eta berriz erabiltzea

Question 200

Question
12.69. EITBren Estilo liburuaren arabera, informazio politikoan egokia da…
Answer
  • Gai batzuei buruzko “itzalketa informatiboa”
  • Elkarrizketa bateko galdetegiak hitzartzea
  • Prentsaurreko batean galderak egiteko baimenik eman ez bada, entzuleei horren berri ematea
  • Marketin politikoa bultzatzea, politikariek bestelako programetan parte hartuz
Show full summary Hide full summary

Similar

Macbeth Scene Summaries
Ebony1023
Plano de Revisão Geral
miminoma
AQA GCSE Biology genetic variation
Olivia Phillips
CHEMISTRY C1 1
x_clairey_x
Know the principles of electricity
Vito Martino
Sociology- Family and Households Flashcards
Heloise Tudor
Variation and evolution Quiz
James Edwards22201
The Weimar Republic, 1919-1929
shann.w
Leaving Certificate Japanese Kanji
Sarah Egan
General questions on photosynthesis
Fatima K
2PR101 1. test - 5. část
Nikola Truong