Created by Biotz Fradua
about 11 years ago
|
||
Soinua fenomeno fisiko bat da.Soinudun gorputz baten bibrazioetan sortzen da.Uhinak airearen bitartez hedatzen dira, 340 m/segunduko, eta gure belarrietatik sartu ondoren, garunean prozesatzen dira. Airez gain, ura eta metalaren bidez ere hedatzen da.
Soinuaren nolakotasunak lau dira: GARAIERA, INTENTSITATEA, IRAUPENA eta TINBREA.
GARAIERA (tonua, altuera) Soinuaren altuera adierazten dau, hau da, soinu altuak eta baxuak bereizten dauz. Segundoko bibrazio kopuruaren araberakoa da. Hertzetan (Hz) neurtzen da. Musika adierazleak: pentagrama, klabeak eta eskalako notak.
Argazkia: Zientziak 1
INTENTSITATEA Soinuaren bolumena adierazten dau, hau da, soinu ozenak eta leunak sortzen dauz. Uhinaren zabaleraren araberakoa da, eta dezibeletan (dB) neurtzen da. Musika adierazleak: ñabardurak eta erregulatzaileak.
Argazkia: Zientziak 1
IRAUPENASoinu edo isilune batek irauten dauan denbora adierazten dau, hau da, soinu laburrak, luzeak, motelak edota arinak.Soinu-uhinak irauten dauan denboraren araberakoa da, eta segundu, minutu, orduetan neurtzen da.Musika adierazleak: figurak, isiluneak, konpasa, tempoa, luzapen ikurrak.
Argazkia: Zientziak 1
LIGATURA ETA PUNTTUA
TINBREA Soinua sortzen dauan musika-tresna edo ahotsa bereizten dau. Oinarrizko soinuaren eta harmonikoaren araberakoa da. Musika adierazleak: ahotsa, musika-tresna, orkestrak.
Argazkia: Zientziak 1
Want to create your own Notes for free with GoConqr? Learn more.