Sin título

Description

Historia Note on Sin título, created by arantxitxi on 27/10/2013.
arantxitxi
Note by arantxitxi, updated more than 1 year ago
arantxitxi
Created by arantxitxi about 11 years ago
299
0

Resource summary

Page 1

1808.ko martxoko Aranjuezeko Altxamendua, Napoleonen inbasioa eta Madrilgo maiatzaren 2ko herri-altxamendua gertatutakoan hasitako prozesu historikoa. Honek ondorio nabarmen batzuk euki eban: atzerriko armadaren aurkako gerra eta barne-gatazka.

KARLOS IV.AREN MONARKIAREN KRISIA

  xix.

XIX.mendearen hasieran, Karlos IV.aren monarkiak oso prestigio ahula eukan. Gobernu kide nagusiak Maria Luisa Parmakoa eta Manuel Godoy ziren. Azkenengoak botere handia bereganatu zuen 1802tik aurrera, baina horrek aurkaritza handia sortu eban eta kontserbadoreek eta liberalek erregenerazioa sustatzeko eta "Espainiako gauzak" gobernatzeko modua aldatzeko nahia azaldu eben. Frantziak eta Erresuma Batuak eukindako gerrek finantza-krisia sortu eben eta horri aurre egiteko Godoyk desamortizazioa agindu zuen. Horren eraginez 1798.urtean tirabirak sortu ziren Godoy eta Elizaren artean. 1808.urtean benefizientzia ondasunak enkante publikoan saldu eben eta hainbat erreal lortu eben, baina horrek Ogasunaren defizita areagotu zuen gerren eta sistema fiskalaren ondorioz, ez zan eraginkorra.Espainiako kanpo politika Napoleonen mende zegoen erabat. Ondorio larrienetako bat Trafalgarko porrota izan zan 1805.urtean. Baina gudu horren amaiera bilakatzeko Fontainebleauko ituna sinatu zuten Espainiak eta Frantziak 1807.urtean. Urte horretan Frantzesak Espainiara sartu ziren Portugalgo Erresuma mendean hartzeko asmoz gero bi koroen artean banatzeko.Politika horrek alderdi antigodoyista sortu zuen, fernandinoak. Honek Karlos IV.aren seme Fernandoren aldekoak ziren eta alderdi honek erregearen aurkako konspirazioa ekarri zuen. El Escorialeko prozesuak agerian utzi eban dana eta Fernandok barkamena eskatu zuen bere aitaren aurka egindako konspirazioagatik. Prozesu honek baita ere 1808ko martxoaren 17tik 19ra Aranjuezeko Altxamendua (herri altxamendua, goi-noblezia eta fernandinoak) ekarri zuen eta horren ondorioz Godoyk bere kargua itzi eta ihes egin eban. Karlos IV.a bere semearen alde abdikatu zuen.Godoyk eta Karlos IV.a boterea galtzeak monarkiaren krisia ekarri zuen, baita ere Frantzes tropak Espainian ziren baina herritarrak ez eben begi onez ikusten (Portugal okupatzea = penintsula okupatzeko aitzakia). Napoleonek Espainiako errege-familiaren arazoetan esku hartu eban, eta Baionara deitu eutzien. 

FRANTSESEN AURKAKO ALTXAMENDUA

1808ko maiatzaren 2an Madrilgo herritarrek altxamendua egin eben tropa frantsesen aurka. Frantziako armadaren jenerala Murat zen eta errepresio handia eragin zuen. Baionan, Napoleonek tronuari uko egitera behartu zuen Karlos IV.a eta Fernando VII.a bere anaia Josef Bonaparte boterean jartzeko (Espainiako Josef I.a) prozesu honi Baionako abdikazioak deitzen jake.

BAIONAKO ESTATUTUA ETA FRANTSESEN GOBERNUA

Liberalismo politikoaren printzipioetan oinarritutako politika ezarri nahi zuten frantsesak Espainian. Baionako Estatutuan zehaztu zan sistema hori, testu horri Baionako Konstituzioak edo Estatutua izena eman eutsen baia egia esanda gutun aitortua zen botereak inposatutako zeozer zelako.Jainkoa goresten zan, botere guztiak erregearen eskuan zeuden baita ere hiru organo aholku-emaile ere: Senatua, Estatu kontseilua eta Gorteak. Baita ere sistema absolutistan agertzen ez ziren hainbat berrikuntza agertzen ziren: eskubideen aldarrikapena eta zenbait erreforma liberal (inprenta-askatasuna, merkataritza-askatasuna eta habeas corpusa)Josef I.a erregea 1808.an Madrilera iritsi zan bere proiektuak martxan jartzeko. Erregea espainiako ilustratuen babesaz gobernatzen saiatu zan eta herrialdea modernizatzeko urratsak eman nahi eban. 

GERRAREN BILAKAERA

Espainiaren okupazioa ez zan azkarra izan, Espainiar tropak garaile izan ziren Bailengo Guduan 1808ko uztailaren 19an. Horren ondorioz Josef I.ak Madrildik ihes egin eban eta frantses tropak baita ere. 1808ko azarotik 1809ko urtarrilera enperadoreak zenbait erreforma iraultzaile egin eban (Inkisizioa, jauntxoen erregimena eta komentuak deseuztatu.1808ko abuztuan, armada ingelesa penintsulara heldu zan portugaldarrei laguntzeko, Espainiak Wellingtonen armadari lagundu eutson. 1809ko urrian frantsesek Ocañan  irabazi eben, Napoleonek ia Espainia osoa okupatu Cadiz eta penintsularen ekialdea izan ezik.1812an Napoleonek bere tropak Errusiaran bidali zuen eta Wellingtonen tropek ahultasun horrek aprobetxatu eta frantsesen aurka borrokatzeko. Josef I.a eta frantsesek ihes egin behar izan eben. Gerraren egoera angloespainiar tropen aldekoa zan eta Josef I.a ihes egin behar eban. Napoleon ia garaitua izan zen Europan eta abenduan Valençayoko Ituna sinatu zuten Fernando VII.arekin , Fernando VII.a tronura itzuli zan. Horrela amaitu Independentzia Gerra.

1.Monarkiaren krisia eta Independentzia Gerra

Show full summary Hide full summary

Similar

Historia Contemporánea: Los fascismos
María Salinas
Arte Egipcio
maya velasquez
Primera Guerra Mundial
Diego Santos
LA EDAD MEDIA - EDUpunto.com
EDUpunto Por: Ernesto De Frías
Historia de la Ética
hectorleyva
La crisis del antiguo régimen (RESUMEN)
Marina García Chip
La Guerra Fría y la formación del mundo bipolar
Maitane Gajate
Arte en el siglo XX
Rafael Cardozo
Independencia de los paises latinoamericanos
Estefani Tretto
Historia Argentina
Nicolas Ñancucheo
Guerra civil española
Saul Barrios Guz