Bigarren mundu gerra I

Description

4º de ESO Historia Flowchart on Bigarren mundu gerra I, created by ANDERE SORDO GONZALEZ on 11/05/2022.
ANDERE SORDO GONZALEZ
Flowchart by ANDERE SORDO GONZALEZ, updated more than 1 year ago
ANDERE SORDO GONZALEZ
Created by ANDERE SORDO GONZALEZ over 2 years ago
3
0

Resource summary

Flowchart nodes

  • Faxismoa. Izu irrazionalista
  • Totalitarismoa: pertsonak ez zuten eskubiderik Estatuaren interesetatik, alderdi bakarretik eta ideologia ofizialetik kanpo. Lider faxistek Estatu erabatekoak zuzentzen zituzten, eta horietan liderraren irudia goresten zen.
  • Ezaugarriak
  • Muturreko nazionalismoa: bakoitzaren aberria bestearen gainetik zegoen, eta hori zatiezina zela adierazten zuten.
  • Arrazismoa eta xenofobia: gizartea goragoko arrazetan eta arraza apalagoen artean banatzen zela pentsatzen zuten, eta bakoitzaren kultura nazionala besteenaren gainetik zegoela.
  • Antikomunismoa, antiliberalismoa eta antifeminismoa: berea ez zen beste ideiarik ukatzen zituzten. Ukatu ziren klase borroka eta norberaren eta emakumeen eskubideak.
  • Inperialismoa eta militarismoa: Bakoitzaren aberria bestearen gainetik zegoela eta gerraren goraspenak espantsionismo militarra justifikatzen zuen.
  • Estatuak gidatutako ekonomia kapitalista: gobernutik orientatutako ekonomia Estatua sendotzea eta autarkia lortzea bilatzen zuen, hau da, ez izan beharrik beste herrialdengan. Helburu honek indartu egiten zuen izaera inperialista, inperio bat behar zutelako baliabideak lortzeko.
  • Faxismoa Italian
  • Ez zen Lehenengo Mundu Gerraren ondoren arte agertu. Faktore hauen gaitik:
  • Italiarren dezepzio sakonarengatik, gerra ondoren jasotako konpentsazio urriengatik.
  • Gerra ondoko krisi ekonomikoarengatik, erantzun sozial gogorra eragin zuen.
  • Sistema parlamentario liberalaren porrotarengatik, alderdi bakar batek ez zuen gehiengorik lortu.
  • Irrazionalismogatik kulturan. Antiintelektualismoaren alde zegoen eta legitimatzen zuen indarkeriaren erabilera.
  • 1921. urtean Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista(ANF) sortu zuen eta liderra izendatu zuen bere burua Duce izenarekin.
  • 1922an alkandora beltzek(mugimendu faxistako milizia paramilitarra) Erromako Martxari ekin zioten. Mussoliniren mehatxuen aurrean Viktor Emanuel III.a erregeak gobernu berri bat osatzea enkargatu zion.
  • Boterea izan ondoren, Mussolinik erakunde demokratikoak desegin zituen, kontrol ideologiko, politiko eta sozial gero eta zorrotsagoa ezartzeko. Parlamentua desegin eta diktadura faxista ezartu zuen.
  • Estatua politikaren, ekonomiaren, gizarte erakundeen eta komunikabideen kontrola hartu zuen. Oposizioaren kontrako errepresio politikoari ekin zioten.
  • 1929ko krisian eragin zuen Italian: ekoizpena jausi egin zuen eta langabezia areagotu. Estatu faxistak obra publikoen politika bultzatu zuen eta hedapen inperialistari ekin zion gaur egungo Etiopian 1935 eta 1936 bitartean.
  • Propaganda aparatu faxistak potentzia handiaren irudia zabaldu zuten Italiari buruz. Mussoliniren Italiak bat egin zuen Hitlerren Alemaniarekin eta Japoniar inperioarekin, militarki esku hartu zuen Espainian.
  • Nazismoa
  • Gerraren ondorioak eta Versaillesko Itunak ezarritako zama ekonomiko astunak Alemania pobretu zuten. Zailtasun horien ondorioz, atsekabe giroa sortu zen eta Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, Alderdi Nazia sortu zen, Adolf Hitler lider moduan. Printzipioak:
  • Ariarra zen arraza nagusia, nazio alemanarekin identifikatzen zena.
  • Ezinduak hil egiten zituzten
  • Antisemitismoa eta antikomunismoa
  • Europa ekialdera hedatzeko beharra lurralde haren premia zuten alemanek beren "bizi eremua" bermatzeko
  • Frantziaren aurkako mendekua
  • 1923. urtea inflazioa eta krisia baliatu zituen Alderdi Naziak, Municheko Putscha, estatu kolpe ahalegindu zuten, baina Hitler epaitu eta espetxeratu egin zuten.
  • Depresio Handiak izugarrizko eragina izan zuen. Bankuen eta industrien porrotaren ondorioz, Alemania miseria gorrian geratu zen berriro.
  • Alderdirik gehiengoarekin irabaziko ez zuenik egon 1933an Errepublikaren buruak Hidenburgek, Hitler izendatu zuen lehen ministro. Hitler  erregimen berria ezarri zuen, Hirugarren Reicha,  presidente, kantziler eta armadaburu karguak asumitu zituen.
  • Politika inperialista. Alemaniarekin mugakide ziren lurraldeak okupatzea agindu zuen H(Austria eta Txekosloviakiako Sudeteak). Frantziak eta Britainia Handiak ez zuten ezer egin.
  • Gestapok polizia politikoaren lanak egin zituen eta boterea zuen disidenteak, nazismoaren kontrakoak eta "beheragotzat" edo "ahulagotzat" suposatzen zirenak zapaltzeko. Juduak, ijitoak...
  • H, espetxeratuta, "Mein Kampf"(nire borroka) idatzi zuen. Nazismoaren ideologia jaso zuen.
  • Antisemitismoa
  • Juduen eta haien kulturaren jazarpena zen nazismoaren oinarri 1. Nurembergeko Legeak antisemitismoaren ideia jasotzen du.
  • Alemaniarren eta juduen arteko eskontzak debekatu zituzten, juduak ezin zuten lanpostu publikoak izan eta naziotasun alemaniarra ukatzen zieten. Jantzietan Daviden izar hori bat eraman behar zuten identifikatzeko.
  • 1938ko azaroan, militante naziek juden auzoei eraso egin zieten, Kristal Hautsien Gaua. Ehunka pertsona hil zituzten, eta saltokiak eta sinagogak suntsitu zuten.
Show full summary Hide full summary

Similar

Historia Contemporánea: Los fascismos
María Salinas
Arte Egipcio
maya velasquez
Primera Guerra Mundial
Diego Santos
LA EDAD MEDIA - EDUpunto.com
EDUpunto Por: Ernesto De Frías
Historia de la Ética
hectorleyva
La crisis del antiguo régimen (RESUMEN)
Marina García Chip
La Guerra Fría y la formación del mundo bipolar
Maitane Gajate
Arte en el siglo XX
Rafael Cardozo
Independencia de los paises latinoamericanos
Estefani Tretto
Historia Argentina
Nicolas Ñancucheo
Guerra civil española
Saul Barrios Guz