EGA azterketako lexiko atala prestatzeko testa

Description

Test hau EGA azterketako lexiko atala prestatzeko baliagarria da, 100 galderaz osatuta dago. Testean zehar galderetan atzera eta aurrera joateko aukera duzue eta testa bukatzeko 60 minutu dituzue. Testa bukatzerakoan erantzun guztiak ikus ditzakezue.
lorea3714
Quiz by lorea3714, updated more than 1 year ago
lorea3714
Created by lorea3714 about 8 years ago
83
1

Resource summary

Question 1

Question
Aditz hauetatik zeinek du zerikusia futbolarekin?
Answer
  • Zelatatu
  • Zedarritu
  • Zirikatu
  • Zangotrabatu

Question 2

Question
Hitz hauetatik zeinek ez du zerikusia txirrindularitzarekin?
Answer
  • Tropela
  • Helmuga
  • Ihesaldia
  • Saskiraketa

Question 3

Question
Egun hartan itsasoa … zegoen.
Answer
  • zurrun
  • patxadaz
  • bare
  • motel

Question 4

Question
Zein ez dugu portuan aurkituko?
Answer
  • kontrol dorrea
  • buia
  • kaia
  • amarrak

Question 5

Question
Mendiari lotuta EZ dagoen hitza
Answer
  • ziaboga
  • txangolaria
  • iparrorratz
  • amildegia

Question 6

Question
Beroaren eraginez esnea…
Answer
  • galdu egin da
  • ozpindu egin da
  • usteldu egin da
  • urtu egin da

Question 7

Question
Zenbat..........egiten duzu egunean?
Answer
  • otordu
  • janari
  • bazkari
  • jan

Question 8

Question
Altzairutegi horren ondoan dagoen iturburuko ura ….
Answer
  • ez da edangaia
  • edangaitza da
  • ez da edatekoa
  • ez-edangarria da

Question 9

Question
Komeni da bezperan indabak..... jartzea.
Answer
  • jariatzen
  • beratzen
  • txigortzen
  • xehatzen

Question 10

Question
Zein bikote dago gaizki?
Answer
  • Arrautzak irabiatu
  • Esnea xehatu
  • Laranja zuritu
  • Kafea eho

Question 11

Question
Hauetatik zein da jaten dena?
Answer
  • Ikatza
  • Enbata
  • Kaikua
  • Leka

Question 12

Question
Hegaztiak jan baino lehen zer egin behar da?
Answer
  • Beratzen jarri
  • Lumatu
  • Zuritu
  • Irabiatu

Question 13

Question
Ez du behar bezala zaindu, eta zauria... Zein ez da jarraipen zuzena?
Answer
  • herdoildu egin zaio
  • gaiztotu egin zaio
  • zornatu egin zaio
  • zoldu egin zaio

Question 14

Question
Urdailean sentitzen den mina edo erresumina.
Answer
  • Sabelmina
  • Goragalea
  • Sabelerrea
  • Bihotzerrea

Question 15

Question
Istripu larria izan eta ... egon zen hilabete batez.
Answer
  • Gaixorik
  • Azkenetan
  • Hilzorian
  • Hiltzekotan

Question 16

Question
Atzoko kolpearen ondorioz,..... daukat besoan.
Answer
  • Ubeldura
  • Beltz-bildua
  • Beltz-burua
  • More-burua

Question 17

Question
Aurreko batean, laban egin eta ….. erori nintzen.
Answer
  • Ahuspez
  • Atzekoz aurrera
  • Bizkar ematen
  • Muturrez gora

Question 18

Question
Zein ez dago begian?
Answer
  • Betazala
  • Betseina
  • Betazpiak
  • Papilotea

Question 19

Question
Kirolariak askotan ______________________ jota gelditu egin behar.
Answer
  • Alferrak
  • Bareak
  • Lasaitasunak
  • Hestegorriak

Question 20

Question
Eguraldi txarraren ezaugarri:
Answer
  • Brisara,kresala
  • Oskorria, hego-haizea
  • Oskarbia, ihintza
  • Erauntsia,ekaitza

Question 21

Question
Etxe honetatik itsasoa ere ikus daiteke ... denean. Aukeratu hitz egokiena .
Answer
  • Ostadarra
  • Oskarbi
  • Hozkirri
  • Hozpera

Question 22

Question
Zein da eguraldi hobekuntzaren adierazle?
Answer
  • Ostartea
  • Txingorra
  • Kazkabarra
  • Euria

Question 23

Question
Hotz izugarria egin zuen bart eta goizean hostoetan ________________ ikus zitekeen.
Answer
  • Antsigarra
  • Ihintza
  • Izotza
  • Ura

Question 24

Question
Zein ez da egunaren parte bat?
Answer
  • Egunsentia
  • Ilunabarra
  • Oinazea
  • Arratsaldea

Question 25

Question
Odol-analisiak egiteko..... joan behar dut.
Answer
  • Lizundurik
  • Beraturik
  • Berdindurik
  • Baraurik

Question 26

Question
“Aita nahiz ama eta bereziki biak hil zaizkion haurra” .
Answer
  • Umemokoa
  • Haurñoa
  • Umezurtza
  • Gurasogabea

Question 27

Question
Gurasoek neu izendatu ninduten...... eta etxea niretzat izango da. Aukeratu hitz egokia.
Answer
  • Jarraitzaile
  • Harpidedun
  • Hartzeko
  • Oinordeko

Question 28

Question
Neu naiz ... zaharrena, baina ... zaharrago bat daukat.
Answer
  • Anaietan/neba
  • Ahizpetan/neba
  • Ahizparik/arreba
  • Anairik/arreba

Question 29

Question
Zer esan nahi du suhi hitzak?
Answer
  • Norbaiten alabaren senarra
  • Norbaiten senarraren anaia
  • Norbaiten emaztearen ahizpa
  • Norbaiten semearen emaztea

Question 30

Question
Mendian goizetan ibiltzea maite dut, eta hankak belar gaineko ________________ bustitzea.
Answer
  • Uraz
  • Garoaz
  • Euriaz
  • Izotzaz

Question 31

Question
Itziar bere... etorri da, eta Julen bere ....
Answer
  • Anaiarekin/ahizparekin
  • Nebarekin/ahizparekin
  • Arrebarekin/anaiarekin
  • Ahizparekin/arrebarekin

Question 32

Question
Zallan oso ohikoa da behe-lainoa azaltzea goiz partean. Zein ez da azpimarratutakoaren sinonimoa?
Answer
  • Gandua
  • Bitsa
  • Gurma
  • Lanbroa

Question 33

Question
Tomate-saltsa egiteko, zartagina hartu eta lehendabizi tipula ... egin behar da.
Answer
  • ureztatu
  • landatu
  • gorritu
  • erein

Question 34

Question
…. lehertzear zuen eta komunera joan behar izan zuen .
Answer
  • Oskola
  • Maskuria
  • Zintzurra
  • Zilborra

Question 35

Question
Burua beheratuz, gorputza bizkarraren gainean biratuz behearen gainean bueltaka aritzeko mugimendua:
Answer
  • Tirabira
  • Jauzia
  • Jirabira
  • Itzulipurdia

Question 36

Question
Zilbor hestea moztu ziguten seinale dugu ____________________
Answer
  • hestegorria
  • moztura
  • zilborra
  • sabelpea

Question 37

Question
Zer da Miren bere senarraren gurasoentzat?
Answer
  • Erraina
  • Alabaordea
  • Ezkon andrea
  • Suhia

Question 38

Question
" Ilea orrazteko, zapatak txukuntzeko, arropei hautsa kentzeko eta abarretarako den zurda edo hari-zuntzezko gailua”.
Answer
  • Orrazea
  • Erratza
  • Eskuila
  • Eskoba

Question 39

Question
Zein bikote dago txarto?
Answer
  • Izeko-osabak
  • Lehengusu-lehengusinak
  • Aita-aitaginarrebak
  • Neba-arrebak

Question 40

Question
Ondoko zerrendetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zeinetan?
Answer
  • Oilo, oilar, txita
  • Behor, zaldi, moxal
  • Behi, zezen, txahal
  • Ardi, ahuntz, arkume

Question 41

Question
Ondokoetatik zeinek ez du hegan egiten?
Answer
  • Eperrak
  • Enarak
  • Azkonarrak
  • Kardantxiloak

Question 42

Question
Lanbide hauetatik zeinek ez du zerikusirik animaliekin?
Answer
  • Albaitari
  • Itzain
  • Igeltsero
  • Ferratzaile

Question 43

Question
“ Ibaietan bizi den suge gisako arraina, azal likin labainkorra duena”
Answer
  • Ezkailua
  • Igaraba
  • Izokina
  • Aingira

Question 44

Question
Erleek ego antzekoek hegaz egitean sortzen duten hotsa:
Answer
  • Zurrunga
  • Oihartzuna
  • Burrunba
  • Garrasia

Question 45

Question
Abereek ura edateko erabiltzen duten erreten gisakoa, luzanga eta estua.
Answer
  • Uhaska
  • Ubidea
  • Uharroila
  • Uhartea

Question 46

Question
Zein ez da txori bat?
Answer
  • Txepetxa
  • Birigarroa
  • Kardantxiloa
  • Muskerra

Question 47

Question
Nola esaten da “ itsasontzi batetik lurrera jaitsi”?
Answer
  • Lurra jo
  • Lehorreratu
  • Lurrartu
  • Lehortu

Question 48

Question
Zein da itsasontzi handia?
Answer
  • Txalupa
  • Batela
  • Merkatalontzia
  • Kanoa

Question 49

Question
“ Itsasontziak loturik eta ondo finkaturik uzteko erabiltzen den burdinazko tresna astuna”
Answer
  • Krisketa
  • Morroiloa
  • Aingura
  • Langa

Question 50

Question
Igeltsua nuela, ezin izaten nuen ... sagarra .
Answer
  • Aletu
  • Zuritu
  • Mamurtu
  • Murtxikatu

Question 51

Question
Hitz hauetatik zeinek ez du zerikusirik zaldi lasterketarekin?
Answer
  • Zela
  • Zaldizkoa
  • Ointokia
  • Kanabera

Question 52

Question
Hitz bat tokiz kanpo dago. Zein?
Answer
  • Ezker-horma
  • Airean erantzun
  • Pilota harrotu
  • Jokoz kanpoko posizioa

Question 53

Question
Maiatzean kanporaketa jokatuko du gure taldeak: … partida kanpoan eta bigarrena, berriz, etxean.
Answer
  • joateko
  • joandako
  • joaniko
  • joaneko

Question 54

Question
Hitz bat tokiz kanpo dago. Zein?
Answer
  • abiadura-lasterkaria
  • hesi lasterketa
  • ibilketa
  • palaria

Question 55

Question
Mukiak kentzeko... Osatu esaldia .
Answer
  • zintz egiten da
  • zuntz egiten da
  • zotz egiten da
  • zurrun egiten da

Question 56

Question
Hurrengoetatik, zeinek ez du adierazten gorputz osoaren mugimendu bat?
Answer
  • Arrastaka
  • Korrika
  • Jauzika
  • Garrasika

Question 57

Question
Zein ez da gaixotasun baten izena?
Answer
  • Elgorria
  • Lukurreria
  • Txakurreztula
  • Minbizia

Question 58

Question
Zein ez da arropa?
Answer
  • galtzarbea
  • atorra
  • zira
  • eskularrua

Question 59

Question
Ondoko zerrendek tokiz kanpoko izen bat darama. Zein?
Answer
  • Aitaita
  • Lehengusina
  • Izeko
  • Kumea

Question 60

Question
Ama beragandik eta haurdunaldi beretik jaiotzen diren haurrak:
Answer
  • Anaiak
  • Ahizpak
  • Bizkiak
  • Haurrideak

Question 61

Question
Ilargi betetik berrira doan denboraldiari nola deitzen zaio?
Answer
  • Ilbeltza
  • Ilargi behera
  • Ilgora
  • Ilbehera

Question 62

Question
Nola esaten zaio ilargi berritik ilargi betera doan aldiari?
Answer
  • Ilgora
  • Ilbehera
  • Ilberri
  • Ilargialdi

Question 63

Question
Zein eguraldi izango dugun esaten du irratian nahiz telebistan:
Answer
  • Aro iksukatzaileak
  • Eguraldi asmatzaileak
  • Aro ikusleak
  • Eguraldi iragarleak

Question 64

Question
_____________________batek jota hil zen eta erabat kiskalduta aurkitu zuten mendian.
Answer
  • Oinaztarri
  • Oinaztargi
  • Erauntsi
  • Trumoi

Question 65

Question
Otordu bat egin ostean egin ohi dena:
Answer
  • Ontziak bildu
  • Tresneria gorde
  • Mahaia jaso
  • Puskak batu

Question 66

Question
Txerri haragiz egiten den hestebete luzea eta mehea .
Answer
  • Lukainka
  • Saiheskia
  • Tripakia
  • Koipekia

Question 67

Question
Gurean…. gosaltzen da, soil-soilik.
Answer
  • behi-esnea
  • behikia
  • esne behia
  • esnearekin

Question 68

Question
Zer gertatzen zaio esneari masa trinko bihurtzen dugunean?
Answer
  • Gatzatu egiten dela
  • Garraztu egiten dela
  • Gazitu egiten dela
  • Gozatu egiten dela

Question 69

Question
Esne gainak kentzearren, esnea ... egin dut .
Answer
  • bahetu
  • xehetu
  • eho
  • iragazi

Question 70

Question
Zein bikote dago gaizki?
Answer
  • Arrautzak irabiatu
  • Esnea xehatu
  • Kafea eho
  • Laranja zuritu

Question 71

Question
Hauetako batek ez dauka zerikusirik zaporeekin. Zein?
Answer
  • Ozpindu
  • Mingostu
  • Garraztu
  • Gazitu

Question 72

Question
Zein hitz ez da ANTZEMAN hitzaren sinonimoa?
Answer
  • Nabaritu
  • Igaritu
  • Helarazi
  • Sumatu

Question 73

Question
Zein hitz ez da ETSI hitzaren sinonimoa?
Answer
  • Amore eman
  • Errenditu
  • Atzera egin
  • Aukeratu

Question 74

Question
Zein ez da MASKAL hitzaren sinonimoa?
Answer
  • Motel
  • Ahul
  • Makal
  • Indartsu

Question 75

Question
Hitz bat tokiz kanpo dago. Zein?
Answer
  • marrazaina
  • golegilea
  • jaurtiketa bortitza
  • bi minuturako egozpena

Question 76

Question
Hurrengoetatik zein da oskolduna?
Answer
  • Barraskiloa
  • Barea
  • Zirauna
  • Satorra

Question 77

Question
Zer egiten du astoak?
Answer
  • Arrantza
  • Irrintzia
  • Urruma
  • Marruma

Question 78

Question
Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan?
Answer
  • Hegaluzea, legatza, marrazoa, mihi arraina
  • astoa, mandoa, behorra, moxala
  • azeria, erbia, azkonarra, kaioa
  • zozoa, txepetxa, belea, mirua

Question 79

Question
Hurrengo hitzek antzeko esanahia dute, batek izan ezik. Zein da?
Answer
  • Orroaka
  • Irrintzika
  • Arrantzaka
  • Aharrausika

Question 80

Question
Dirutza handia tartean zela, bi abere haiek gogor lehiatu ziren … hartan.
Answer
  • Langintza
  • Olgeta
  • Jolas
  • Dema

Question 81

Question
Hauetako zein ez da animalia gaztea?
Answer
  • Arkumea
  • Oilanda
  • Behorra
  • Txahala

Question 82

Question
Bikote hauetariko bat gaizki dago. Zein?
Answer
  • otsoa/uluka
  • zaldia/irrintzika
  • behia/marruka
  • igela/orroka

Question 83

Question
Nor bizi da animaliak gobernatzetik?
Answer
  • albaitaria
  • abeltzaina
  • aberaskumea
  • aberekoia

Question 84

Question
Zeinek ez dauka lumarik?
Answer
  • eperra
  • usoa
  • oilagorra
  • hegalaburra

Question 85

Question
Hauetako bat ez da uretakoa. Zein?
Answer
  • Txitxardinak
  • Kardantxiloa
  • Marrazoa
  • Bokarta

Question 86

Question
Animalia hauetatik zein da txikiena?
Answer
  • Eltxoa
  • Tximeleta
  • Matxinsaltoa
  • Erlea

Question 87

Question
... samarra izan arren, azkenean ikasi dut bizikletan ibiltzen
Answer
  • moldakaitz
  • moldagarri
  • moldaezin
  • moldakor

Question 88

Question
Perretxiko ... erakusketa antolatu dute. Aukeratu hitz egokia.
Answer
  • Hiltzaileen
  • Hilkorren
  • Hilgarrien
  • Hilezkorren

Question 89

Question
Aurpegia zimurtuta, ilea urdinduta. Xebek aspaldi utzi du bere …
Answer
  • gaztekeria
  • gazteria
  • gaztanbera
  • gaztaroa

Question 90

Question
Ikuskizun horrek ... handia sortu du
Answer
  • ikuslego
  • ikuspegi
  • ikusmira
  • ikusmin

Question 91

Question
.... grebak Bilboko portua geldiarazi du.
Answer
  • zamaltzainen
  • zamarien
  • zamaketarien
  • zamalarien

Question 92

Question
Hura ..., zakur handi hura hurbildu zitzaidanean!
Answer
  • estuketa
  • estutasuna
  • estuera
  • estuntza

Question 93

Question
Jonek erraz izerditzeko joera du. Beraz, Jon oso ... da.
Answer
  • izerbera
  • izerkaria
  • izertza
  • izerditzea

Question 94

Question
Hurrengo hitzetako bat gaizki osatua dago. Zein?
Answer
  • maitekorra
  • jankorra
  • errukiorra
  • hilkorra

Question 95

Question
Nik ez zaitut lagundu, ba! Zoritxarrez ez naiz hain …
Answer
  • ahalketia
  • ahalkea
  • ahaltsua
  • ahalketsua

Question 96

Question
“Argia” astero jasotzen dugu etxean. Izan ere, aldizkari horren ... gara. Aukeratu egokiena:
Answer
  • harpidedunak
  • jasotzaileak
  • bazkideak
  • hartzaileak

Question 97

Question
Nola esaten zaio ikusteko zaila denari?
Answer
  • Ikustezina
  • Ikusgaia
  • Ikusgaitza
  • Ikusgarria

Question 98

Question
Zabalean baino luzean neurri handiagokoa denari, edo ohi baino zerbait luzeagoa denari ... esaten zaio.
Answer
  • luzapena
  • luzanga
  • luzakorra
  • luzamendua

Question 99

Question
Zeinek adierazten du lanbidea?
Answer
  • Zurgin
  • Mozkin
  • Salkin
  • Etekin

Question 100

Question
Mikel oso ... da izatez; baina, hala ere, atzo Mirenek esandakoa ez du aintzat hartu.
Answer
  • Sinetsia
  • Sineskorra
  • Sinesgarria
  • Sinesterraza
Show full summary Hide full summary

Similar

Euskera
Jon Guisasola
ZER NORI NORK
Alicia Romero
NUTRIZIOA
Txomin Aresti
NOR NORI NORK II
Alicia Romero
Euskera adjetivos 2a parte
Josu M
EGON ADITZA
Alicia Romero
NOR NORI ADITZA
Alicia Romero
HIZTEGIA 11B
Enara gallego
Euskera ( Aditza Baldintza eta indikatiboa)
ander5981
ERLIEBEAREN FORMAK
Txomin Aresti
IZAKI BIZIDUNAK 1.GAIA
Koldo Visus Maeztu